2013/10/08

HEGALUZE FRIJITUA-NAFAR ERARA



4 perts.
Hegaluzea 660gr.
Tomate birrindua 250gr.
2 Tipula
Baratxuri 1
Perexila
Olioa
3 Piper berdea
2 Pikillo piper
Gatza



Zartagina batean olia eta tipula bat gehitu (hau txikituta edo brunoise). Kolorea hartzen duenean tomatea erantsi (etxean egindako tomatea erabili dut, ez baduzu, 3 tomate hartu, azala eta haziak kendu eta txikitu ondoren gehitu). Egosi 15-20 min.






Buztin lapiko bat hartuta oilioa ipini, bero dagoenean baratxuria gehitu.
  Baratxuriak `dantzan´ hasten direnean tipula eta  piper berdeak txikituta gehitu eta erregosi (samurra egoteko 5 min falta direnean pikillo piperrak gehitu).
Erregostea oso mantxo egostea da, estalita, samurra egon harte, 25min gutxi gorabehera.




Sutik alderatu , hegaluzea zatitua gehitu, arantza eta azalik gabe, tomatea birrindua (tomatea egosi ondoren irabigailutik pasa), ongi nahastu, gatza eta perexila gehitu eta su bigunean 5min edukido dugu eta jalki 15 min.