Plater honetaz jakin nuenean, xelebrea iruditu zitzidan, eta saiatu nahi nuen. Plater goxoa bebetan baina eroapen haundiz egin beharrekoa dena. Ondo egina izateko haragia oso erraz atera behar da hezurretik.
6 Perts.Zezen isatsa (900gr)
1 Tipula
1/2 Piper berdea
3 Koilarakada tomate naturala
2 Baratxuri ale
1 Kopa koñak
Haragi salda
40gr Txokolate beltza
Gatza
Piperbeltza
Irina
Condado de Almuza olioa
Gatza eta piperbeltzez ondurik irinetik pasa. Condado de Almuza duen eltze batean isats zatiak urreztu, gorde.
Eltze berberan azenarioa xafla lodietan gehitu eta minutu batera barazki guztiak 1zm tako lodieran gehitu, baratxuriak, tipula eta piper berdea. Gatzez ondu eta multzoa potxatu.
Biguinak daudenenan tomatea gaineratu eta bi minutuz sukaldatu.
Isats zatiak eta koñak gehitu, bi minutuz sukaldatu alkohola luirrundu arte.
Haragi salda gainetaru isats zatiak estali arte.
2 Orduz egosi, uxterra geratu behar da, haragia hezurretik erraz desitsasi arte.
Hargia eltzetik atera eta irabilgailuaren bitartez dena txikitu eta gero txinotik pasa.
Sutan jarri eta irakiten hasten denean txokolatea gaineratu.
Saltsaren testura eduki behar du, beraz likidoa badugu, ratotxo bat irakiten utzi, nik 15 minutu eduki dut.
Isats zatiak gaineratu eta 10 minutuz egosi, platerrean zerbitzatu.