2015/12/07

IRASAGAR GOZOKIA


Urtero amak irasagar-gozokia prestatzen zidan. Udazkenak ekartzen duen fruituak etxea usain goxoz

2015/10/12

OILASKO ERREA LIMOIAREKIN


Txikia izanik askotan oilasko errea jaten genuen. Asteburuetan aitak sukaldatzen zuen eta errezeta

2015/10/06

A BANDA ARROZA


Hiru urte dira Alicantera joan ginetetik. Iritsi bezain agudo arroza jatera joan ginen. Jatetxe batera sartu

2015/08/10

2015/07/28

AMONAREN TXULETAK


Amaginarrebaren etxera bazkaltzera joan nintzen lehendabiziko egunean errezeta hau dastatu nuen. Egunaren urduritasuna zela eta,

2015/07/04

TXERRI SAHIETS ERREGOSIA



Uda festa denboraldia delarik, askotan kalderetea egiten dugu. Pertzearen inguruan lagunekin prestatzea eta

2015/06/07

TXERRIKO GOULASH ARROZA ZURIAREKIN

Goulash a Hugariako errezeta bat da eta idien unaia esan nahi du. Austrohungarien giso zahar bat da, hasieran haragia, tipula

2015/05/12

LIMOIZKO JOGURTAKO BIZKOTXOA

Alabekin sukaldean ibiltzea era bat gustokoa dut. Irinez zikin-zikin eta atzak masa beteta  dituztenean beraien irria ikusita gaitz guztiak joaten zaizkit. Gehiagotan egin

2015/04/06

SPAGHETTINI HARAGI BOLEN SALDAREKIN (MINA ERREZETA)

Beti gustokoa izan dut Italiako gastronomia, baina batez ere spaghettiniak eta rissotoa. Gero eta gehiago ausartzen naiz errezeta hauekin eta egia esan ez dute ausardi haundirik behar. Errezeta


2015/04/03

PORRU ENTSALADA OZPIN-OLIO EMULTSIOAN

Orain dela hilabete pare bat jatetxe batera joan ginen eta bertan porru entsalada lehendabiziko aldiz dastatu nuen eta ikaragarria iruditu zitzaidan, bainan

2015/03/31

UNTXIA ARDOAREKIN (BESTE ERREZETA BAT)

Untxia beti gustokoa izan dut. Noiz behinka errezeta berriak bilatu eta egiten ditut, beti era berean ez jatearren. Orain dela gutxi amaginarrebak betidanik etxean zuen errezeta liburu bat oparitu zidan


2015/03/23

ARROZA INDIOILAR ETA ONDDOEKIN

Lehen korrika zena orain running deritzo. Zer izen hartzen den berdin zait, zale amorratua naizelako, eta Madrilgo erdi maratoia

2015/02/08

HARAGI BOLAK TOMATEREKIN

Beti gustokoak izan ditut haragi bolak. Txikia izanik igandeetan Amonaren etxera bazkaltzera gindoazenean platerrik kuttunena zen. Amonaren irribarreak gu pozez eta jauzika hastean bazkaltzeko bolak genituela jakitean, ez zait inoiz ahaztuko.

2015/02/05

MAKARROIAK GANBA, IZOKIN ETA BARAZKI SALDAREKIN

Makarroiak eta barazkiak batera etxean ez genituen inoiz jaten. Normalean makarroiak era berean jaten genituelarik (hau da, tomatearekin) beste modu batean egitea buruan nuen, eta

2015/01/24

MAKARROIAK ONDDO ETA FOIE GRAS SALTSAN

Foru zubia zela eta Madrilera joan ginen lagun batzu bizitatzera. Han geundela saltoki-gune batera eraman gintuzten eta bertan pasta san service batean bazkaldu genuen. Neretzako plater


2015/01/10

TXERRIKUME ERREA


Txikitan Azpirotzen udak pasa egiten nituen. Gurasoak anaiak eta biok uztailaren hasieratik abuztuaren bukaera ikusi harte igaro genituen urteak. Aitak alokatzen zuen etxean ogi labe bat zegoen eta bertan Azpirotzeko festetan txerrikumean egiten zituen. A ze oroitzapenak!!


6 Perts.

Txerrikume 1 (4kgr)
Olioa (Condado de Almuza)
Gatza
6 Baratxuri ale
Perrexila
Ardo zuria ( edalontzi 1)
Ura (3 edalontzi)
Ozpina (edalontzi 1/2)










Labea piztu eta 200ºtan ipini 30 min. Txerrikumea labeko erretiluan jarri eta zapi batekin garbitu.











Gatzez ondu (eskuarekin igurtziz) eta ondoren olioa (Condado de Almuza) (hau ere eskuarekin igurtziz).









Isatsa eta belarriak zilarrezko paperarekin estali. Motrailu batean baratxuri aleak eta perrexila ehotu. Katilu batean ardo zuria, ozpinaura eta motrailuaren multzoa gaineratu.












Labea prest dagoenean, burruntzalikada bat salda gainetik jaurti eta labera.










Labea 160ºtan jarriko dugu. 20-30 minuturo burrutzalikada bat salda gehituko diogu, beti txerrikumearen gainetik.









Labean 2 ordu eta 2.5 orduz izango dugu. Azkenengo 15 minutuetan tenperatura igoko dugu azala xigortzeko. Erretilutik kendu eta hemen daukagun salda (gutxi badago ur pittin bat gehitu eta nahasi) zartagi batera irauli eta sutan ipini. Murrizten utziko dugu nahi dugun textura aurkitu harte. Txinotik pasa eta saltsaontzi batera aldatu.







Platerrean zerbitzatu, aldamentean saltsaontzia utzi.


Gorrín asado: Poner a precalentar el horno a 200º durante 30min. Colocar el gorrín sobre la bandeja de asar. Añadir sal y aceite  pero restregarlo con la mano. Tapar la cola y las orejas con papel de plata. En mortero moler los ajos y el perejil. En un bol añadir vinagre, vino blanco y agua y el majado del mortero. Cuando esté el horno añadir un cazo del caldo al gorrín y meter en el horno. Bajar la temperatura a 160º. Hornear durante 2 o 2.5h. Cada 30min añadir un cazo del caldo. En los últimos 15min subir la temperatura para tostar la piel. Cortar en la bandeja y servir en plato.

2015/01/03

ELTZEKO ZOPA

6 Perts.
3 Lukainka
Belauna 1
Hegal zati bat
Lepo zati bat
Bizkarrezur zati bat
Oilasko hanka azalik gabe
75 gr Fideo
2 Porru
2 Azenario
10 Leka
Gatza











Azenarioa zuritu. Lekei puntak kendu. Porruei behar diren azalak kendu. Azenario, leka eta porruak garbitu. Belaun, hegal, lepo eta bizkarrezur zatiak garbitu. Eltze batean osagai guztiak sartu.










Estali arte urez gehitu  (3L) eta koilarakada bat gatz litro bakoitzeko gaineratuz sutan ipini. Bitsa kenduz, irakiten hasten denetik bi orduz egosi.














Denbora pasata barazki eta hezurrak kendu, oilasko hankari haragia kendu eta txikiturik eltzera gehitu.











Fideoak gaineratu eta bost minutuz egosi.
Eltzean zerbitzatu.




SOPA DE COCIDO: Pelar las zanahorias, quitar las puntas a las alubias verdes. Quitar tantas capas sean necesarias a los puerros. Limpiar las verduras. Limpiar el cuello, espinazo, la pata de pollo, falda y rodilla. Meter todos los ingredientes en la cazuela unos tres litros de agua y una cucharada de sal por L. Poner a fuego y  espumar. Cocer durante dos horas. Pasado el tiempo quitar las verduras, sacar los huesos y desmenuzar la pata de pollo y volver añadir a la cazuela. Añadir los fideos y cocer durante cinco minutos. Servir en cazuela.

2015/01/02

BILDOTSA LABEAN AMONAREN ERARA

12 Perts.
Bildots 1
8 Baratxuri ale
8 Erramu hosto
10 Kaiena
Erromeroa
Ezkaia
Perexila
Ardo zuria (botila erdia)
2 Edalontzi ur








Harakinak lehendabizi bildotsa zatitzeko (edo markatu/kolpatzeko) eskatuko diogu. Koipea kendu eta gorde.













 Labe erretiluan bildots zatiak ipini (haragia duen zatia gora), gatz, kaiena, ezkaia, erromeoa eta perexilaz ondu.









Baratxuri aleei atal zuria kengu eta gaineratu.lehen kendutako koipea gainetik jarri.





 Ardo zuria eta ura gehitu. Labea lehenik beroa izanda 130º, erretilua sartu.
100ºetan eduki 30 minutuz, ondoren atera eta zati guztiei bira eman, berriro sartu eta 150º 45minutuz, (erretilua likidorik gabe geratu bada, gehitu ur gehiago).







Denbora pasata, zatiei bira eman eta azkenego 15-20 minutuak tenperatura motelean (100-120º). Txigortua nahi badugu 180º  azkenengo 5min.
Platerean zerbitzatu.





CORDERO AL HORNO AL ESTILO DE LA ABUELA: Pedir al carnicero que nos la marque o parta a trozos. Se separa la grasa del cordero. Se pone en bandeja troceado (con la parte que tiene más carne hacia arriba, salar y añadir el romero, cayena, tomillo, perejil, los ajos enteros pero quitando la parte blanca de la cáscara, laurel y se añade el agua y vino blanco. colocar la grasa que previamente hemos  quitado por encima.Con el horno ya precalentado meter la bandeja. Tenerlo durante 30 min a 100º, sacar y dar la vuelta a la carne, volver a meter y tenerlo durante 45 min a 150º. Sacarlo y darle la vuelta y tenerlo 15-20min a 100º. Si lo queremos tostado los últimos 5min a 180º.
Servir en plato.