2013/10/28

BILDOTSA ROMESKO SALTSAN

4 Perts.
Bildots izterra 1kgr
Olioa
4 Baratxuri
30gr Ogia
4 piper iharra
200gr Tipula
1/4kgr Tomate
1/2dl Jerez
Erramua,Ezkaia
Perexila, Erromeroa
50 Almendra txigortua
Gatza
Azafraia




 Bildotsa zaturik dagoela gatza eman. Zartagi batean 1dl olioa gehitu eta baratxuri osoak frijitu.






 Urreztuak daudenean aldendu eta olio berberan ogi xaflak frijitu, aldendu eta bildots zatiak sueztitu, egiten diren einean estalita daukagun lapiko batean sartuz (lapiko honetan jereza edukiko dugu).




 Bukatzean olio honetan tipula txikitua potxatu, ondoren tomatea azalik eta hazi gabe gehitu, 1dl ur eta erramua, ezkaia, perexila eta erromeroa lore sorta bat bezala ipiniz erantsi. 5 Minutuz multzoa egosi eta bildotsaren lapikora gehitu.



 Lapikoa estalita dugula motel egosi ordu batez.
Zartagian 1/2dl oilioa erantsi eta beroa dagoenean, piperrak frijitu (lehendik uretan busti, zapi batekin lehortu eta motrailu batean birrindu baratxuri eta ogiarekin batera. Almendrak eta azafraia gehitu eta birrindu, pasta fina bat bezala geratu behar da. Bildotsari gehitu eta irakinaldi bat eman. Saltsa ez da lodia geratu behar.
Lapikoan zerbitzatu daiteke.




 El cordero troceado se condimenta con sal. En cacerola se pone 1dl de aceite con los ajos enteros. Cuando estén dorados se retiran y en el mismo aceite se fríe el pan partido en lonchas, reservándolos y en el mismo aceite, se van rehogando los trozos de cordero, poniéndolos en una cacerola con el Jerez, tapado. En el mismo aceite, se pone la cebolla picada fina, se rehoga hasta dorar, se añade los tomates pelados, sin pipas y picados, 1 dl de agua y un manojo de hiervas formado por laurel, tomillo, perejil y romero. Se incorpora al cordero y se hace cocer durante una hora. En sartén se pone 1/2dl de aceite, se fríen los pimientos, previamente remojados y secados con un paño y se muelen en el mortero junto a los ajos y el pan. Se añaden las almendras y el azafrán y se vuelve a moler. Cuando tengamos una pasta fina la incorporamos al cordero dándole un hevor. La salsa no debe de quedar espesa.
Se puede servir en cazuela.

2013/10/22

SPAGHETTI TOMATEREKIN (NIRE ERARA)

6 Perts.
6 Solomo xerra
250gr Aragi txikitua
2 Urdaiazpiko xerra (nahiko lodiak)
75gr Lukainka
Erramua hosto 1
Tipula 1
500gr Spaghetti
3 Baratxuri
500gr Tomate frijitua
Esnea
Olioa
Gatza





Baratxuriak xaflatan zatitu eta tipula txikitu. Lapiko zapala olioztatu ondoren baratxuriak frijitu.





 Dantzan hasten direnean tipula potxatu. Solomo xerrak, txorizoa eta urdaiazpikoa zati txikietan zatitu.

Tipula potxatu ondoren lehendabizi solomoa gehitu eta ondoren, segida onetan, osagaiak egiten diren einean; aragi txikitua, udaiazpikoa eta lukainka.




 Multzoa egina dagoenean tomatea eta esne pittin bat gehitu. 10 Minutuz egosi.
















Bitartean, lapiko batean 3L ur gatza, olioa eta erramua gaineratu ondoren sutara, irakiten hasten denean spaghettiak sartu (spaghettiak sartzean lapikoa ez estali) eta 8 minutuz egosi. Egostean xukadera ura kendu eta segituan aragia daukagun lapikora erantsi edo banaka zerbitzatu.



2013/10/18

UNTXIA ZIAPE SALTSAN

4 Perts.
Untxi bat
150 ml  ardo zuria
2 koilarakada ziape (Dijon motakoa bada, hobe)
200ml Esnegai likidoa
25gr Almendrak
Limoizko zukua kolirakada 1
Koñak kolarakada bat
Edalontzi bat ur
Ezkai
Olioa
Gatza
Piperbeltza




Untxia garbi, zatiturik eta gatzarekin dugula, zartagian olioarekin frijituko dugu, urreztu harte (egin ahala, lapiko zapal batean ipiniko dugu.




Bitartean estalita edukiko dugu, untxi zatiak, ahal den gutxien hozteko). Frijitu ondoren, zartagian geratu zaigun olioa eta ardo zuria lapikora gehitu, bi minutuz egosiz.  Ondoren piperbeltza, ezkaia eta ura gehituz 15-20 minutuz multzoa egosiko dugu (edo bigun egon harte)


Katilu batean esnegaia, ziape, limoi zukua eta koñak nahastu ondoren, almendrak (almerizean xehatu ondoren) gehitu. Untxiari gaineratu eta 10 min. egosi.





Plater hau, patata frijitu edo arroza zuriarekin zerbitzatu dezakegu



ESNE FRIJITUA

6 Perts.

Esne osoa 1L
95gr Maizena
100gr Azukre
Makila 1 kanela
2 Limoizko azal
2 Arrautza
Irina
Olioa










Lapiko batean 3/4 esne ipini, kanela eta limoizko azalekin eta sutara. Justu irakiten hasi baino lehen, sua itzali eta esnea 30 min. jalki utzi behar duzu.


Denbora pasata, limoia eta kanela baztertu ondoren sua piztu.


Irakiten hasten edean gainerako esnea, maizena eta azukrea (azkeneko biak multzo bat eginik) gehitu eta nahastu loditu harte.


Loditzean erretilu busti batera jaurtiko dugu zm bateko loditasuna emanez (azala leuna geratu behar da).
Flin plastikoarekin estali eta hozkaulira.











 Frijitu aurretik, laukietan zatitu, arrautza-irinetan pasa eta frijiturik paper xurgatzaile baten gainean ipini.



Zerbitzatu aurretik azukre eta kanela birrindua gainetik jaurti.



2013/10/12

PASTA FRESKO BETEA KARBONARA SALTSAN



6 Perts.

Pasta fresko betea 3 kutxa
           Aragiz betea
           Gaztaz betea
           Ziazerbaz betea
Hirugihar ketua 10 xafla
2 Gaztatxo
Esnegain likidoa 500ml
Gazta urratua
Tipula 1
Piperbeltza
Ardo zuria
Olioa

Lapiko baxu batean oilioa  bero dugunean tipula txikitua gehitu (gatza pittin bat erantsiz, tipulak dukan ura aterako du, horrela obe egosiz).




Tipula potxatu ondoren hirugiharra zatitu eta erantsi. Multzoa egina dagoenean ardo zuria gehitu eta 10 min. egosi (alkohola 10min behar ditu lurruntzeko).




Esnegaina erantsi eta, piperbeltza nahi adina gehitu ondoren 5 minutz egosi.Pasta gehitu, ongi nahastu eta gazta urratua erantsi.

Pasta freskoa egosteko, lapiko bati 3L ur gehitu. Gatza eta oilioa erantsiz sutara. Irakiten hasten denean pasta gehituz 4 eta 6 min itxarongo dugu (pasta al dente dugun arte)

2013/10/11

TOMATE ENTSALADA



4 Perts.
4 Tomate (etxeko baratzekoak, askoz obe)
3 Baratxuri
Albahaka
Olia
Gatz Lorea




Tomateak garbitu. Enborra eta ipurdia kendu ondoren, atal (gajo) modura zatitu.












 Baratxuriak xaflan zatitu ondoren (atsegin ez zaionari erraz kentzeko), gatz lorea, albahaka eta olia gehitu.


Gatz lorea erabili egin dut arrunta baino zapore obeagoa ematen diolako.





 Gainera Jaitz  (Salinas de Oro) herrian erositakoa da, pittin bat garestiagoa, baina merezi du eta horretaz gain, gure herriko ekonomia berpizten dugu.