Mostrando entradas con la etiqueta Txerrikia. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Txerrikia. Mostrar todas las entradas

2020/04/03

PIZZA KARBONARA


Coronabirus madarikatu honen ondorioz etxean denbora dezente pasa dugu eta, ahurrekin arratsalde pasa bat egiteko, zerbait pentsatu beharra zegoen.......

2020/03/31

AZPIZUNA PIPERBELTZERA

Azkeneko errezeta, kostata baina lortu dut, hemendik  aurrera gorde gabeko errezetak!!! Covid-19 a dela eta, etxean gordeta egin ditudan errezetak....

2016/01/16

ARROZA LABERA

Ikaragarria da zer gustokoa duen jendeak arroza. Pasa berri diren eguberrietan koadrillarekin

2015/08/10

BETEKIA PIPER GORRI ETA TOMATEAREKIN

Aurten berriro betekia egitea tokatu zitzaidan eta modu finago batean egitea pentsatua nuen. Normalean

2015/02/08

HARAGI BOLAK TOMATEREKIN

Beti gustokoak izan ditut haragi bolak. Txikia izanik igandeetan Amonaren etxera bazkaltzera gindoazenean platerrik kuttunena zen. Amonaren irribarreak gu pozez eta jauzika hastean bazkaltzeko bolak genituela jakitean, ez zait inoiz ahaztuko.

2014/08/03

ODOLKIZ BETERIKO PIPER BETEAK PERRETXIKO SALTSAN

4 Perts.
350gr Perretxiko erretilua
500gr Odolkia
Tipula 1
3 Baratxuri ale
200ml Esne-gain likidoa
5 Pikillo piper
Gatza
Olioa


















Tipula eta  baratxuri ale bat brunoise eran zatitu. Olioztaturiko zartagi batean baratxuriak frijitu, `dantzan´ hasi eta, tipula erantsi, gatz pittin bat gehitu eta potxatu. potxatua dagoenean odolkiari azala kendu eta tipulari txikiturik gaineraztuz multzoa egin, baztertu.



Perretxikoak garbi eta ongi lehorturik ditugula, zartagi batean ijezturiko (laminatu) bi baratxuri alaeak frijitu, ´dantzan´ hasirik perretxikoak gehitu eta gatza erantsiz multzoa egin.













Multzoa egina dugunea esne-gaina gehituz pare 3-4 minutuz egosi. 











Irabilgailutik pasa eta salda fina eta nahiko likidoa geratu behar da (gero piperrak egitean lodituko da), lodia geratzen bada esne pittin gehitu dezakezu .











Piperrak ontzitik ateraz odolkiz beteko ditugu, ez gehigi bete eta prentsatu, piperrak hautsiko dituzu eta. Lapiko batean jarri, perretxiko salda gainetik gehitu eta sua moltel- motel dugula piperrak egingo ditugu. alde bat egina dugunean, kontu haundiz, piperrei bira eman (5 minutu alde bakoitzetik).








 PIMIENTOS RELLENOS DE MORCILLA CON SALSA DE SETAS: Cortar la cebolla y uno de los ajos en brunoise. Añadir el ajo a una sarten con aceite y cuando este este hecho añadir la cebolla con una pizaca de sal, pochar el conjunto. Quitar la piel a la morcilla, desmenuzar y añadir a la cebolla, cocinar el conjunto y reservar. En otra sarten laminar los ajos y freír , añadir las setas una vez limpias. Cuando el conjunto este hecho añadir la nata líquida cocinar durante unos minutos y pasar por la batidora, la salsa debe quedar algo liquida, ya que, a la hora de hacer los pimientos espesará. LLenar los pimientos cona la morcilla, dejar en cazuela, añadir la salsa de setas y cocinar los pimientos 5min por cada lado. Servir en la misma cazuela.

2014/05/05

LUKAINKA ETA SOLOMOAKO RISOTTOA

4 Perts.

400gr Bonba motako arroza
100gr Lukainka mina
Haragi salda 1L
Olioa
80gr Ardi gatza
50gr Gurin
Tipula ertain 1
200ml Ardo zuri
2 Baratxuri ale
6 Xerra solomo ontzutua






Kazola batean salda berotzen utzi. Baratxuriak zerratan eta tipula brunoise eran zatitu.








Olioztaturiko lapiko zapal batean baratxuriak erantsi eta `dantzan´hasten direnean tipula gehitu gatzez ondu eta multzoa potxatu. Solomoari laukitan zatitu eta lukainka 2mm xerratan.
















Multzoa potxatua dagoenean solomoa erantsi eta hau egina dagoenean lukainka. Pare bat minutuz erregosi eta arroza gehitu.















Honek salda xurgatu eta itsaten hasten denean ardoa gehitu eta azken hau xugatzean, haragi salda erantsi, poliki-poliki eta arroza xurgatu ahala.
















Arroza egina dagoenean sutik alderatu eta gazta txikitua eta gurina zatitan erantsi eta desagertu harte irabiatu.
5 Minutz jalki eta lapikoan zerbitzatu.


















RISOTO DE LONGANIZA Y LOMO: Calentar el caldo de carne en una cazuela. Filetear los ajos y cortar la cebolla en brunoise. En cazuela plana añadir los ajos y en cuanto empiecen a `bailar´ añadir la cebolla con un puñado de sal y pochar. Cortar el lomo en cuadrados y longaniza en rodajas de 2mm. Cuando el conjunto este potxado añadir el lomo y después las rodajas, rehogar durante dos minutos y añadir el arroz. Cuando este último se empiece a pegar añadir el vino blanco y cuando este último esté absorbido, ir añadiendo el caldo, poco a poco y conforme el  arroz lo vaya absorbiendo y añadiendo más caldo. Cuando el arroz esté en su punto quitar la cazuela del fuego y añadir mantequilla cortada en varios trozos y queso previamente rayado.
Dejar reposar 5 min y servir en la misma cazuela

2014/04/01

SAIHETSAK ARROZA SALDATSUAN

4 Perts.

900gr Txerri saihets
300gr Arroza
3 Azenario
250gr Perretxiko
2L Oilasko salda
3 Baratxuri ale
Piperbeltza
Olioa
Gatza









Lehendabizi saihetsak banan-banan bereiziko ditugu, ondoren gatza eta piperbeltzaz ondurik, lapiko baxu batean frijituko ditugu, gorde.





Oilasko salda berotzera ipini.





Lapiko berberean baratxuriak (xaflatan zatiturik), perretxikoen enborrak (brunoisen zatiturik) eta azenarioak (hauek xafla fin-finak eginik) frijituko ditugu.















Multzoa egina dugunean arroza gehituz minutu pare batez frijituz salda aldi batez gehitu (arroza zati bakoitzetik hiru salda zati).














Saihetsak geitu eta 15-17 minutuz egosi.









Perretxikoen txapela xafletan zatituz, gatzez ondu eta olio pittin batekin zartagian frijitu, egina dagoenean arrozari gehitu.















Arroza salda gehiegi xurgatzen badu, arazorik gabe, gehiago gehitu (baina beti beroa egon behar da).
Lapiko edo erretilu batean zerbitzatu.






ARROZ CALDOSO CON COSTILLAS: Primero partir las costillas de una en una. Salar y añadir pimienta negra al gusto y freír en cazuela baja, reservar. En el mismo aceite freír los ajos, el tronco de los champiñones (picado fino) y las zanahorias (cortadas a rodajas muy finas). Cuando este hecho añadir el arroz y rehogar durante dos minutos y añadir el caldo de una vez (tres partes de caldo por una de arroz). Añadir las costillas y cocer durante 15-17 minutos. Mientras tanto cortar en láminas los sombreros de los champiñones y freír en una sartén, añadir al arroz cuando estén listos.
Se puede servir tanto en cazuela como en bandeja.

2014/02/18

TXERRI TXULETA ARDO ZURIA USAINAREKIN

4 Perts.

4 Txerri txuleta
200ml Ardo zuria
Tipula erdia
Tomate 1
2 Patata
Ezkaia
Perrexila
Piperbeltza
Erromeroa
Oreganoa







Tipula julianan, patata eta tomatea 0.5zm lodieran zatiturik buztinezko kazola batean ipini.




Gatza, oilioa eta espeziekin ondurik (ezkaia, perrexila, piperbeltza, erromeroa eta oreganoa nahi adina autzestatuz), labean sartuko dugu 160º 15 minutuz. Bitaretan oilioztaturiko zartagin batean txuletak (gatzez ondurik) egingo ditugu, bakar bakarrik poroak ixteko asmoz.











Kazola labetik atera eta txuletak sartu (patata, tomate eta tipularen azpian) ardo zuria gainetik botata 75-85 minutuz labera 160º.




Kazola berean zerbitzatu daiteke.