Orain dela hilabete pare bat jatetxe batera joan ginen eta bertan porru entsalada lehendabiziko aldiz dastatu nuen eta ikaragarria iruditu zitzaidan, bainan
laguntzeko txaka maionesarekin zuen eta azken hau ez zidan grazia handirik egin. Gaur arte errezeta asko begiratuz honako hau egitera oldartu naiz.
2 Perts. (30min)
4 Porru
Koilaratxo 1 Dijon ziapea
25gr piper berdea
25gr piper gorri
25gr Tipulina
25gr Ozpinetako pepinoa
2 Koilarakada ozpina
4 Koilarakada Olioa
Ura
Gatza
Lehendabizi porruak garbitu eta 5zm tara moztu. Ureztutako kazola batean gatza gehitu eta porru zatiak gaineratuz 10-15 minutz egosi.
Hondoren ur hotzean sartu (ahal den hotzenean honela prruak ez dira gehiago egosiko), hotz daudenean lehortu eta gorde.
Bitartean tipulina, piper berde eta gorria eta ozpinetako pepinoa brunoisen zatitu.
Katilu batean ziapea, ozpina eta gatza gehitu eta hagatxoekin nahastu, ongi nahasturik dugunean Condado de Almuza olioa pixkanaka gehituko dugu hagatxoekin irabiatzen dugun bitartean, honela ozpin-olioa emultsionatuko dugu.
Hondoren barazkian gehitu eta nahasi.
Plater baten erdian porruak jarri eta honen gainetik emultsioa gehituz zerbitzatu.