2014/02/18

TXERRI TXULETA ARDO ZURIA USAINAREKIN

4 Perts.

4 Txerri txuleta
200ml Ardo zuria
Tipula erdia
Tomate 1
2 Patata
Ezkaia
Perrexila
Piperbeltza
Erromeroa
Oreganoa







Tipula julianan, patata eta tomatea 0.5zm lodieran zatiturik buztinezko kazola batean ipini.




Gatza, oilioa eta espeziekin ondurik (ezkaia, perrexila, piperbeltza, erromeroa eta oreganoa nahi adina autzestatuz), labean sartuko dugu 160º 15 minutuz. Bitaretan oilioztaturiko zartagin batean txuletak (gatzez ondurik) egingo ditugu, bakar bakarrik poroak ixteko asmoz.











Kazola labetik atera eta txuletak sartu (patata, tomate eta tipularen azpian) ardo zuria gainetik botata 75-85 minutuz labera 160º.




Kazola berean zerbitzatu daiteke.

2014/02/16

INDIOILAR ERRULOA CURRY SALTSAN

4 Perts.
Indioilar bular 1 xerratan zatiturik
Tipula erdia
8 Urdaiazpeko xerra
8 York urdaiazpiko xerra
8 Gazta sandwich xerra
3 Baratxuri ale
Banana 1
Sagar 1
2 tomate
100 ml Esnagain
2 Koilaradatxo curry
Perrexila
Gatza
Oilioa
Ura


Errezeta honek bi zati ditu: lehendabizi erruloak prestatu behar ditugu.




Lehendabizi urdaiazpiko xerra ipini, honen gainean indioilar xerra erdia, gainean gazta eta azkenengoz york urdaiazpikoa.






Errulo bat egin eta hau ez askatzeko zotza erabili (multzoa zeharkatuz).





Hainbat errulo egin indioilar xerrak bukatu harte (gazta, urdaiazpiko eta york xerrak moztu behar dira indioilar xerratako tamainara egokitzeko).
Erruloak frijitu eta gorde.
Ondoren curry salda prestatu; olioztaturiko zartagi batean julianan zatituriko baratxuri eta tipula potxatu. Azaldatutako tomatea (laurdenetan zatiturik) eta curry a gaineratu, 3 minutuz sukaldatu ondoren , 300ml ur eta esnegaina gaineratuz 30 minutuz sukaldatu.













Bukatzeko sagarra eta banana zuriturik eta zatiturik gaineratuz 10 minutuz egosi.






Irabilgailutik pasa eta nahi adina ur gaineratu bilatzen dugun textura aurkitu arte.






Zerbitzatzeko, plater batean hiru errulo ipini (bat etzanda eta beste biak gainean) aldamenean curry salda ipiniz, gainetik perrexila hautseztatuz.

2014/02/09

ZESAR ENTSALADA

4 Perts.

Entsalada poltsa (gutxienez bi motako letxuga duena)
Oilasko bular 1
Maionesa
Gatza
Esnea edo esnegaia
Baratxuri ale 1
2 Ogi xerra
Antxoa olioztatuko potoan 1
60gr Ardi gazta





Oilasko bularra lehendabizi xafletan zatitu eta ondoren kubotan, gatzez ondurik frijitu urreztatu harte, paper xurgatzaile batean gorde.







Olio berberan ogi xerrak (hauek laukitan zatiturik dugula, ogi xerra bakoitzetik 8 kubo ateraz) frijitu urreztatu harte,paper xurgatzaile batean gorde.
Gazta birrindu, gorde.



Katilu batean baratxuria eta antxoak txikiturik eta maionesa gehitu, gatzez ondu eta irabiatu multzoa nahastu harte.









 Orduan esnegaina edo esnea gehituko dugu, multzoa nahastuz, gelditzen de egitura ez da likidoa geratu behar.










Multzo oni letxuga gaineratu (nik 4 estazioa deitzen dena erabili dut), nahastu, oilaskoa eta gazta gehitu, nahastu, eta azkenik ogia gaineratu.







Lapikoan zerbitzatu.

2014/02/02

ARROZA BELTZ MELENGA TXIPIROIEKIN

4 Perts.

400gr Arroza (bonba motakoa)
300gr Txipirioiak
3 Tomate
Tipula 2
Olioa
Gatza
Txibia tinta

Fumet egiteko:
Azenario 1
Tipula 1
Arrain Hezurrak






Arrain hezurrak, azenarioa (azaldatuta) eta tipula (zuriturik eta bi zatitan) 3L ur lapiko batera gaineratu, gatzez ondu (koilarakada bat litro bakoitzeko),eta  30 minutuz egosi, bitsa ateraz. Multzoa iragaziz, su motelean eduki.






Txipiroiak garbitu eta xafletan zatitu.




Beste tipula brunoisen zatituz, lapiko zapal batean potxatu. Tomatea, azaldaturik eta kubotan zatiturik gehitu, eta tomateen salda lurruntzen denean txiproiak gehituz sukaldatu, azken hauek bigun egon harte (20-25 minutu).



 Txibia tinta gehitu.






Arroza gaineratu eta multzoa irabiatu, arrozak salda xurgatu harte.


Salda (gogoratu bero egon behar dela, bestela arrozaren egosketa geldiaraziko dugu) gehitzen joango gara ,apurka apurka, multzoa lehorra geratzen denean eta beti irabiatuz.


Arroza bere puntuan dagoenean (20-30 minitu), sutik aldendu eta 5 minutuz multzoa  jalki.











Lapikoan zerbitzatu.


Iradokizuna: Arrozari 5 minutu gelditzen direnean labean sar dezakezu (hau bero edukita, 160ºtan), arroza obe egingo zaiugu eta gohiko aldea erreta aterako da, valentzianoz socarrat deitzen dena.