Nere lehendabiziko sukaldaritza ikastaroa egin nuenean sukaldari batekin egon nintzen lehendabiziko aldia izan zen. Labanaren elabilera edo, eta sukaldean bertan bere muigimenduak ikustea erabat txundituta utzi ninduen. Bertan ikasi nituen errezeta bat da (nik egin ahala gauza batzu gehitu edo kendu egin ditut). Dena den ze goxoak diren!!
6 Pets.
800gr Potxa (izoztuak izan daitezke)
2 tomate heldu
1 Tipula
1 Piper berde
1/2 Piper gorri
6 Baratxuri ale
70gr Lukainka
135gr Urdaiazpiko
Ura
Olioa Condado de Almuza
Eltze haundi batean (kontutan hartu gero potxak bertan sartuko ditugula) Condado de Almuza olioarekin olioztatu.
Bertan tipula brunoisen eta piperrak eta tomateak 2 zm tako kubotan zatiturik su motelean egin (ez frijitu bainan ezta potxatu ere).
3-4 minuturen ondoren baratxuriak azalarekin bainan labanarekin zapaldurik gaineratu eta gatzez ondu.
Hamar minutuetara urdaiazpikoa eta lukainka ( zm bateko zatitan) gehitu eta minutu pare batez sukaldatzen dugunean edo barazkiak eginak daudenean potxak gehitu (izoztuak badira ez dira desizoztu behar).
Multzoa ongi nahastu eta txorrotatik ura gehitu multzoa estali harte. Sua igo, eltzea estali, eta irakiten hasten denean, sua jeitsi eta 30-35 minutuz egosi.
Irakiten hasten denetik 10 minutuetara bitsa atera daiteke.
Eltzean zerbitzatu.