2015/05/12

LIMOIZKO JOGURTAKO BIZKOTXOA

Alabekin sukaldean ibiltzea era bat gustokoa dut. Irinez zikin-zikin eta atzak masa beteta  dituztenean beraien irria ikusita gaitz guztiak joaten zaizkit. Gehiagotan egin

beharrekoa da baina eguneroko estresarekin ahal dugunean penara igo eta bertako labean orduak igaroten ditugu. Berdin zaigu magdalena ala bizkotxoak egiten ditugun, gure momentutxoa da eta benetan disfrutatu egiten dugula.

4 Perts (60min)

3 Arrautza
Limoizko jogurt-ontzi 1
Olioa (jogurt-ontzi neurri 1)
Azukrea (jogurt-ontzi 2 neurri)
Indarrezko irina (jogurt-ontzi 3 neurri)
Legamia azal 1
Limoi 1
Moldea koipeztatzeko gurina
Glas azukrea











Arrautzak katilu batean kaskatu eta azukrea, olioa (Condado de Almuza) eta jogurta gaineratuz irabilgailu electrikoarekin ongi nahastu.











Limoia ongi garbirik dugula birringailu batekin azala gehitu (bainan kontuz ibili zati zuria gaineratzearekin mingostu egingo zaigu eta), zukua gehitu eta ongi nahastu.













Legamia eta irina iragazkiarekin bahetuz, ongi nahastu.












Gurinarekin moldea koipeztu eta masa bertan jaurti.











Labea bero dugula bertan sartu eta 40 minutuz eta 180ºtan eduki.











Labea itzali eta bertan eduki epeldu arte.






Iragazkia erabiliz glas azukrea gainetik gaineratu.






Bizcocho de yogurt de limón:Cascar los huevos en un bol, añadir el azúcar, aceite Condado de Almuza y el yogurt. Batir con las varillas eléctricas. Rayar el limón sin llegar a la parte blanca y después el zumo. Volver a revolver. Añadir harina y levadura, tamizar. Revolver. Untar con mantequilla el molde y añadir la masa. Con el horno caliente meter y hornear 40min a 180. Una vez pasado el tiempo apagar y abrir la puerta hasta que se temple. Añadir azúcar glas por encima.