2016/06/02

LEGATZA LABEAN ORIO ERARA


Aitatxiren plater kuttunena eta egun berezietan prestatzen duen platerra dugu. Askotan jan duguna baina ez gara inoiz aspertzen, eta baratxuriak frijitzerakoan kaiena bat (edo bi) jarri ezkero a zer janari ahogozarri, jaungoikoaren  mahaian falta ez dena.


6 Perts.
1 Legatza 2Kgr.
5 Baratxuri ale
2 Tipula
6 Patata
Arrain hezurrak
Condado de Almuza olioa
Perrexila
Gatza
Ozpina
Ura





Arraindegian labean sukaldatzeko moduan prestatzeko esan.
Arrain hezurrak (nik arraindegian eskatzen ditut, 200gr rekin aski da) ura (1L) duen lapiko batean jarri, gatzez ondu eta bitsa ateraz 20-25 minutuz egosi, iragazkitik pasa, gorde.










Patatak zuritu eta 1zm-tako lodiera duen xafletan zatitu. Tipula zutitu eta julianan moztu. Labeko erretilu batean Condado de Almuza olioa gaineratu eta patata xafla baten  laguntzaz erretilu guztiatik olioa sakabanatu.










Patatak erretilu gainean jarri eta hauen gainean tipula, gatzez ondu eta arrain hezur salda gainetik isuri. Labea bero dugula 150ºtan 35 minutuz erre.













Denbora pasata, legatza erretiluan jarri (pataten gainean) eta labea 180º jarri, 8 minutuz erre.










Legatza labean 4 minutu daramatzean honako salda gainetik isuri: baratxuri aleak xafletan zatitu. Perrexila fin-fina moztu. Zartagi bat olioztatu eta olioa bero dagoenean baratxuriak geitu, "dantzan" hasten direnean perrexila gehitu, bira batzu heman eta suti alderatu.  2 Koirarakada ozpin gehitu, pittin bat nahasi eta su motelean jarri.  Irakiten hasten denean sutik aldendu, legatza labetik atera eta zartagiaren salda gainetik isuri












Platerrean zerbitzatu.







Merluza al horno estilo Orio: Pedir en la pescadería nos preparen la merluza para asar. Con unas raspas y cabezas que le hayamos pedido a la pescatera, en marmita con un litro de agua cocer durante 20-25 minutos, espumar y  reservar.
Pelar y cortar las patatas en grosor de 1cm. Añadir a bandeja de asar aceite Condado de Almuza, distribuir bien, y colocar las patas, salar, y encima de estas la cebolla cortada en juliana. Con el horno precalentado hornear durante 35minutos. Pasado el tiempo colocar la merluza encima de las patatas y hornear durante 8 minutos a 180º. Cuando lleve 4 minutos añadir la siguiente salsa: cortar los ajos en láminas y el perejil muy fino. En sartén con aceite freír los ajos y cuando empiecen a "bailar"  añadir el perejil, revolver, quitar del fuejo y añadir dos cucharadas de vinagre, revolver, poner a fuejo y cuando empiece a hervir quitar del fuego, sacar la merluza del horno y verter. Servir en plato.