Askotan egitea pentsatua nuen platerra datorkizue. Prestatzeko oso erreza eta zapore fina duena bainan etxe azpiko harategian normalean ez duena. Ikusi nuenean ezin izan nuen eutsi.
1 Tipula txiki
Perrexila
2 Baratxuri ale
Ozpina
Ura
Condado de Almuza olioa
Gatza
Errotak katilu batean jarri, ur hotza eta ozpin pittin bat gehituz ongi nahasi, 30 minutuz eduki. Denbora pasa ondoren, berriro ur hotzez garbitu eta ongi lehortu.
Laban batekin tela zuriak kendu eta erditik zatitu, gorde.
Tipula, perrexila eta baratxuri aleak brunoisen zatitu.
Condado de Almuza olioa duen zartagi batean tipula gehitu eta gatzez ondu. Bi minutuetara baratxuria gaineratu eta multzoa potxatu.
Kolore horixka hartzen duenean errotak gehitu, gatzez ondu, eta su motelean sukaldatu.
Urre kolorea hartzen duenean perrexila gehitu eta 2-3 minutuz sukaldatu.
Erretilu batean zerbotzatu.