2015/03/31

UNTXIA ARDOAREKIN (BESTE ERREZETA BAT)

Untxia beti gustokoa izan dut. Noiz behinka errezeta berriak bilatu eta egiten ditut, beti era berean ez jatearren. Orain dela gutxi amaginarrebak betidanik etxean zuen errezeta liburu bat oparitu zidan



eta bertatik ateratako errezeta bat da.  Liburu honek betiko errezetak modu errezean eginak ditu, amaginarrebak liburu honekin sukaldatzen ikasi zuen eta bere arrastoak jarraitzan saiatuko naiz. Gaztelaniako errezeta omen da, ea gustokoa duzuen.








4 Perts (50 min)
Untxia 1
Erramu hosto 1
Ardo zuri edalontzi bat
1/2 koilaratxo piperrauts gozo
Olioa
Ura edo haragi salda
Irina
Gatza
Piperbeltz ehotua


Untxia garbi dugula zatitu. Condado de Almuza rekin olioztaturiko zartagin batean untxia zatiak urreztu eta buztinezko kazola batean jarri.








Untxiaren koipea dugun zartagian irina gaineratu eta urreztu bezain azkar ardo zuria gaineratu eta ur edalontzi bat.












Irabiatu eta irakiten hasten denetik 3 minutu eduki. Salda iragazki batetik pasa eta untxira gaineratuz, gehitu erramua, piperrautsa, piperbeltza eta ezkaia.
Su motelean eduki untxia egina eta salda murriztu harte (30 bat min).
Zerbitzatu baino lehen erramu hostoa kendu.













CONEJO AL VINO (OTRA RECETA): Cortar el conejo una vez limpio. En sarten añadir aceite Condado de Almuza y rehogar los pedazos de conejo hasta dorar y pasarlas a una cazuela de barro. En la grasa sobrante de rehogar el conejo añadir una cucharada de harina , dorar y añadir el vino blanco y agua o caldo de carne. Remover y dejar que de unos hervores. Pasar la salsa por un colador y añadir el pimentón, laurel, tomillo y pimienta negra, dejar a fuego lento hasta que el conejo esté hecho y la salsa muy reducida (30min aprox). Antes de servir retirar el laurel.