2015/02/08

HARAGI BOLAK TOMATEREKIN

Beti gustokoak izan ditut haragi bolak. Txikia izanik igandeetan Amonaren etxera bazkaltzera gindoazenean platerrik kuttunena zen. Amonaren irribarreak gu pozez eta jauzika hastean bazkaltzeko bolak genituela jakitean, ez zait inoiz ahaztuko.

Ez dira amonaren bezalakoak, bainan hurbil daude.


4 Perts.
700gr Haragi txikitua
3 Baratxuri ale
Ogi txikitua
Piper berde 1
Arrautza 1
Tipula 1
Irina
Esne osoa
Intxaur moskatua
Perrexila
800gr Tomate naturala
Piperrauts beltza
Gatza
Olioa








Baratxuri ale bat brunoisen zatitu. Katilu batean haragi txikitua (lehenengoz gatz eta piperrautsez ondu), baratxuria, arrautza, ogi txikitua (koilara bat) perrexila (nahi adina) eta intxaur moskatua (pittin bat, kafe koilaratxo baten laurdena) gehituz dena ongi nahastu, eta 30minutuz jalki.



















Beste bi baratxuri aleak xafletan zatitu, tipula brunoisen eta piper berdea zm bateko kubotan. Condado del Almuza rekin olioztaturiko eltze batean baratxuriak gehitu eta "dantzan" hasten direnean tipula, piperra eta gatza gehituz multzoa potxatu.














Potxaturik tomatea eta esne txorrotada bat gehituz 10 minutuz sukaldatu. Irabilgailutik pasa eta eltze lehun batera pasa. Gorde.















Haragi txikituarekin, eskuen laguntzaz, bolak egingo ditugu.















Irinetik pasa eta olioztaturiko zartagi batean frijitu ( egin behar dugun bakarra poroak ixtea da), ondoren tomatea dugun eltzera pasa.











Bolak guztiak eltzean ditugunean su motelean egosi 15 minutuz, noiz behinka bolak nahasi.
Eltzean zerbitzatu.




AMÓNDIGAS CON TOMATE: Cortar un ajo en brunoise. En un bol añadir el ajo, carne picada (previamente sal-pimentada) huevo, una cucharada de pan rayado, perejil y na cuarta parte de una cucharada de café de nuez moscada, mezclar todo bien y reservar durante 30min. Cortar los otros dos ajos en tiras, la cebolla en brunoise y el pimiento verde en cubos de 1cm. En perola alta añadir aceite Condado de Almuza y los ajos, cuando empiecen a "vailar" añadir la cebolla y el pimiento pochar. Cuando el conjunto esté pochado añadir el tomate y un poco de leche cocinar durante 10 min. Pasar por la batidora y pasar a una perola plana. Con la ayuda de las manos realizar bolas con la carne picada. Pasar por harina y freír solo para sellar y una vez sellada dejarla en la perola con el tomate. Cuando estén todas las bolas fritas poner la cazuela a fuego lento y cocinar durante 15 minutos, remover las pelotas de vez en cuando. Servir en la misma cazuela.