350gr Perretxiko erretilua
500gr Odolkia
Tipula 1
3 Baratxuri ale
200ml Esne-gain likidoa
5 Pikillo piper
Gatza
Olioa
Tipula eta baratxuri ale bat brunoise eran zatitu. Olioztaturiko zartagi batean baratxuriak frijitu, `dantzan´ hasi eta, tipula erantsi, gatz pittin bat gehitu eta potxatu. potxatua dagoenean odolkiari azala kendu eta tipulari txikiturik gaineraztuz multzoa egin, baztertu.
Perretxikoak garbi eta ongi lehorturik ditugula, zartagi batean ijezturiko (laminatu) bi baratxuri alaeak frijitu, ´dantzan´ hasirik perretxikoak gehitu eta gatza erantsiz multzoa egin.
Multzoa egina dugunea esne-gaina gehituz pare 3-4 minutuz egosi.
Irabilgailutik pasa eta salda fina eta nahiko likidoa geratu behar da (gero piperrak egitean lodituko da), lodia geratzen bada esne pittin gehitu dezakezu .
Piperrak ontzitik ateraz odolkiz beteko ditugu, ez gehigi bete eta prentsatu, piperrak hautsiko dituzu eta. Lapiko batean jarri, perretxiko salda gainetik gehitu eta sua moltel- motel dugula piperrak egingo ditugu. alde bat egina dugunean, kontu haundiz, piperrei bira eman (5 minutu alde bakoitzetik).