2013/10/18

UNTXIA ZIAPE SALTSAN

4 Perts.
Untxi bat
150 ml  ardo zuria
2 koilarakada ziape (Dijon motakoa bada, hobe)
200ml Esnegai likidoa
25gr Almendrak
Limoizko zukua kolirakada 1
Koñak kolarakada bat
Edalontzi bat ur
Ezkai
Olioa
Gatza
Piperbeltza




Untxia garbi, zatiturik eta gatzarekin dugula, zartagian olioarekin frijituko dugu, urreztu harte (egin ahala, lapiko zapal batean ipiniko dugu.




Bitartean estalita edukiko dugu, untxi zatiak, ahal den gutxien hozteko). Frijitu ondoren, zartagian geratu zaigun olioa eta ardo zuria lapikora gehitu, bi minutuz egosiz.  Ondoren piperbeltza, ezkaia eta ura gehituz 15-20 minutuz multzoa egosiko dugu (edo bigun egon harte)


Katilu batean esnegaia, ziape, limoi zukua eta koñak nahastu ondoren, almendrak (almerizean xehatu ondoren) gehitu. Untxiari gaineratu eta 10 min. egosi.





Plater hau, patata frijitu edo arroza zuriarekin zerbitzatu dezakegu