2013/10/11

TOMATE ENTSALADA



4 Perts.
4 Tomate (etxeko baratzekoak, askoz obe)
3 Baratxuri
Albahaka
Olia
Gatz Lorea




Tomateak garbitu. Enborra eta ipurdia kendu ondoren, atal (gajo) modura zatitu.












 Baratxuriak xaflan zatitu ondoren (atsegin ez zaionari erraz kentzeko), gatz lorea, albahaka eta olia gehitu.


Gatz lorea erabili egin dut arrunta baino zapore obeagoa ematen diolako.





 Gainera Jaitz  (Salinas de Oro) herrian erositakoa da, pittin bat garestiagoa, baina merezi du eta horretaz gain, gure herriko ekonomia berpizten dugu.