2013/10/12

PASTA FRESKO BETEA KARBONARA SALTSAN



6 Perts.

Pasta fresko betea 3 kutxa
           Aragiz betea
           Gaztaz betea
           Ziazerbaz betea
Hirugihar ketua 10 xafla
2 Gaztatxo
Esnegain likidoa 500ml
Gazta urratua
Tipula 1
Piperbeltza
Ardo zuria
Olioa

Lapiko baxu batean oilioa  bero dugunean tipula txikitua gehitu (gatza pittin bat erantsiz, tipulak dukan ura aterako du, horrela obe egosiz).




Tipula potxatu ondoren hirugiharra zatitu eta erantsi. Multzoa egina dagoenean ardo zuria gehitu eta 10 min. egosi (alkohola 10min behar ditu lurruntzeko).




Esnegaina erantsi eta, piperbeltza nahi adina gehitu ondoren 5 minutz egosi.Pasta gehitu, ongi nahastu eta gazta urratua erantsi.

Pasta freskoa egosteko, lapiko bati 3L ur gehitu. Gatza eta oilioa erantsiz sutara. Irakiten hasten denean pasta gehituz 4 eta 6 min itxarongo dugu (pasta al dente dugun arte)