2015/09/24

KREPE GOZOA

Asteburu batzu bereziak  egiteagatik krepeak gosaltzen ditugu. Normalean aurreko gauean egiten ditugu, horrela altxatu eta krepeak bi minututan prestatu ahal izateko. Hau krepe gazia bihurtzeko azukre koilarakada kendu eta gatz gehiagoz gehituz egina izango dugu.



21zm tako 6 kreperentzako

125gr Gari irin
250ml Esne osoa
3 Arrautza ertain
25gr Gurina
Gatz pittin bat
Gurin pittin bat krepeak sukaldatzeko
Goilarakada bat azukrea







Kaiku zabal batean iragazki baten bitartez irina bahetu.












Hirinean huts bat egin eta bertan arrautzak gehitu. Irabiatu eta 25gr gurin desegin eta gatza gehituz berriro irabiatu.










Orain esnea gehituz joango gara, poliki-poliki eta ongi nahastuz masa homogeneo bat eduki arte. Iragazkitik  pasa pikorrik ez gelditzeko.









Goilarakada bat azukre gaineratu, nahastu eta hozkailuan  ordu betez gorde.









Denbora pasata sardexka batekin pittin bat nahasi eta 26-28zm tako zartagin batean gurin pixka bat jarri. Desegiten denean krepe masa gehitu eta zartagia biratu zartaginean hedatuz.













 Minutu bat edukiko dugu urreztu arte, bira eman eta beste minutu bat edukiko dugu.
Orain bakarrik gure gustora betetzea falta da.









Crepes dulces, en un bol amplio y con un colador tamizar la harina. Realizar un hueco en medio y cascar los huevos. Revolver y añadir 25gr de mantequilla derretida, revolver. Ir añadiendo la leche poco a poco, mezclando bien hasta tener una masa homogénea. Pasar por un colador para quitar los posibles grumos. Añadir una cucharada de azúcar y y reservar en el frigo al menos durante una hora. Pasado el tiempo revolver un poco con un tenedor y en una sartén de 26-28 cm a nadir un poco de mantequilla y cuando se derrita añadir la masa y girar para repartir homogéneamente. Tener un minuto por cada lado para dorar y servir.