2015/01/10

TXERRIKUME ERREA


Txikitan Azpirotzen udak pasa egiten nituen. Gurasoak anaiak eta biok uztailaren hasieratik abuztuaren bukaera ikusi harte igaro genituen urteak. Aitak alokatzen zuen etxean ogi labe bat zegoen eta bertan Azpirotzeko festetan txerrikumean egiten zituen. A ze oroitzapenak!!


6 Perts.

Txerrikume 1 (4kgr)
Olioa (Condado de Almuza)
Gatza
6 Baratxuri ale
Perrexila
Ardo zuria ( edalontzi 1)
Ura (3 edalontzi)
Ozpina (edalontzi 1/2)










Labea piztu eta 200ºtan ipini 30 min. Txerrikumea labeko erretiluan jarri eta zapi batekin garbitu.











Gatzez ondu (eskuarekin igurtziz) eta ondoren olioa (Condado de Almuza) (hau ere eskuarekin igurtziz).









Isatsa eta belarriak zilarrezko paperarekin estali. Motrailu batean baratxuri aleak eta perrexila ehotu. Katilu batean ardo zuria, ozpinaura eta motrailuaren multzoa gaineratu.












Labea prest dagoenean, burruntzalikada bat salda gainetik jaurti eta labera.










Labea 160ºtan jarriko dugu. 20-30 minuturo burrutzalikada bat salda gehituko diogu, beti txerrikumearen gainetik.









Labean 2 ordu eta 2.5 orduz izango dugu. Azkenengo 15 minutuetan tenperatura igoko dugu azala xigortzeko. Erretilutik kendu eta hemen daukagun salda (gutxi badago ur pittin bat gehitu eta nahasi) zartagi batera irauli eta sutan ipini. Murrizten utziko dugu nahi dugun textura aurkitu harte. Txinotik pasa eta saltsaontzi batera aldatu.







Platerrean zerbitzatu, aldamentean saltsaontzia utzi.


Gorrín asado: Poner a precalentar el horno a 200º durante 30min. Colocar el gorrín sobre la bandeja de asar. Añadir sal y aceite  pero restregarlo con la mano. Tapar la cola y las orejas con papel de plata. En mortero moler los ajos y el perejil. En un bol añadir vinagre, vino blanco y agua y el majado del mortero. Cuando esté el horno añadir un cazo del caldo al gorrín y meter en el horno. Bajar la temperatura a 160º. Hornear durante 2 o 2.5h. Cada 30min añadir un cazo del caldo. En los últimos 15min subir la temperatura para tostar la piel. Cortar en la bandeja y servir en plato.