2019/08/18

TXIPIROIAK PLANTXAN

Askotan txiringito-etan jan baina etxean inoiz saiatu ez dudan errezeta, larunbatean arrandegian prezio onean eta tira...





 4 Perts.

8 Txipiroiak
1 Baratxuri buru
Olioa
Gatza






Baratxuri aleak zuritu. Lau gorde eta beste guztiak zatitu eta motrailuan birrindu. Motrailura olioa gehitu, gorde.












Txipiroiei burua eta azala kendu, barrutik ongi garbitu.












Zartagin edo plantxa batera olioa gehitu, su oso indartsuan olioa beroa dagoenean baratxuri ale osoak eta txipiroiak gehitu, bi aldetik egin.












Txipiroiak egina daudenean motrailuan dagoen baratxuri-olio pasta zartagin batean pittin bat egin. Txipiroiak erretilu batean jarri eta gainetik olio-baratxuri pasta edertasunez apainduz zerbitzatu.









CHIPIRONES A LA PLANCHA: Pelar los ajos, reservar cuatro el resto cortar y machacar en mortero, añadir aceite, reservar. Quitar cabeza y piel limpiar bien los chipirones. En sartén o plancha añadir aceite y poner a fuego fuerte, una vez muy caliente añadir 4 ajos enteros y los chipirones, freir por los dos lados. Una vez los chipirones estén listos, añadir el majado de aceite y ajo y freir levemente. Colocar los chipirones en una bandeja y la pasta-aceite por encima,servir.