2015/10/19

FAJITAS

Mexikar gastronomia ezagutu nuenean kriston aurkikuntza egina nuela sentitu nuen. Espeziak, mina zaporea eta barazkiak beti haragiaren elkar xelebrea suertatzen zitzaidan. Gizon-emakume guztion ondarea 2010 urtean emateak ez da gutxi, eta benetan, frogatu beharreko platerrak ditu. Hona emen Mexikar gastronomian sartzeko errezeta erraz eta dibertigarri bat.



4 Perts.
Letxuga 1
2 Oilasko bular
8 Gari tortilla
Tomate 1

marinadarentzat,
Laranja 1
Lima 1
5 Baratxuri ale
Komino 2 kafe koilaratxo
Piperruts gozo  6 kafe koilaratxo
Piperrauts min 6  kafe koilaratxo
Koilarakada 1 oregano
Koilarakada 1 kanela
Gatza
Piper beltza
Piper berde 1
Condado de Almuza olioa

saltsarentzat ,
2 Piper berdeak
Tipula 1
2 Baratxuri ale
Piperruts gozo  2 kafe koilaratxo
Piperrauts min 2  kafe koilaratxo
Komino kafe koilaratxo 1
400gr Tomate naturala
Esnea



 Marinadarekin hasiko gara, oilasko bularrak tiretan ebaki eta katilu batean jarri.









 
Laranja eta limari azala eta zukua ateraz bularrak busti. Katilura osagaiak  gehituz joango gara, baratxuri aleak eta piper berdea brunoisen zatituak eta marinadarentzako espezia eta Condado de Almuza olioa, 30minutuz gorde.







Bitartean saltsa prestatuko dugu. Condado de Almuza olioarekin zartagi bat olioztatu eta, baratxuri, piper berde eta tipula brunoisen zatiturik batera potxatu.






Multzoa prest dugunean  tomatea gehitu eta esne txorrotada bat 5 minutuz sukaldatu. Denbora pasata espeziak gehituz beste 5 minutuz sukaldatu. Gorde.









Zartagi batean oilasko maridatua urreztu arte egin.
Letxuga julianan eta tomatea kubotan zatitu.









Zerbitzatzeko gari tortilla berotu, tomate koilarakada bat jarri, erdian oilaskoa eta honen gainean letxuga eta tomatea gehituz, tortilla itxi eta jateko prest.








Fajitas,
Empezaremos marinando el pollo. Cortar el pollo en tiras y colocar en un bol. Se irán añadiendo el zumo y la piel de la naranja y la lima, los ajos y el pimiento verde en brunoise, las especias y el aceite Condado de Almuza. Reservar durante 30min.
Mientras tanto prepararemos la salsa. En una sartén añadir aceite Condado de Almuza pochar  los ajos, pimientos verdes y la cebolla todo cortado en brunoise. Cuando el conjunto este listo añadir el tomate y cocinar durante 5 min. Pasado el tiempo añadir las especias y cocinar durante otros 5 minutos.
Freír el pollo marinado hasta dorar.
Cortar la lechuga en juliana y el tomate en cubo.
Para servir, calentar una tortilla de maíz,  anadir el tomate y en pollo en el centro, cubrir con la lechuga y el tomate, cerrar la tortilla y a comer.