2013/12/26

KATALAN KREMA

4 Perts.
1/2L Esne
4 Arrautzen gorringoa
75gr Azukre
30gr Maizena
Limoi azala
Kanela
Karamelatzeko azukrea









Lehendabizi lapiko batean limoizko bi azal eta kanela adarra esnearekin sutara jarri, irakiten hasten denean itzali.



Erreserbatu.
Katilu batean arrautzen gorringoa eta azukrea nahastu, apartu arte, ondoren maizena isuri eta berriro nahastu.










Esneari azalak eta adarra kendu eta poliki-poliki katiluaren nahasia gaineratu (lapikoa sutan dugula). Loditzen joango da , irakiten hasi arte. Momentu honetan ohizko buztin ontzietan (edo gertu daukagun ontzian) isuriko dugu, hoztu arte.


Azukre koilarakada bat ontzi gainean sakabanatuko dugu eta soplete baten laguntzarekin karamelatuko dugu.







Primero hacemos una infusión con la rama de canela y la piel de limón en la leche. La haremos hervir. Mientras, en un bol mezclamos las yemas de huevo, el azúcar y la maizena.
Cuando la leche haya hervido, la colamos y añadimos poco a poco a la mezcla anterior. Todo junto lo volvemos a poner sobre el fuego y removemos hasta que espese.Ponemos en  moldes tradicionales de barro o en otros que tengamos más a mano y dejamos enfriar. Justo antes de servir añadimos azúcar por la superficie, una cucharada bastará y caramelizamos con ayuda de un soplete.

2013/12/15

UNTXIA NAFAR ERARA

4 Perts.
Untxi 1
3-4 Tomate eldu
Tipula 1
2 Baratxuri ale
Limoi 1
Erramu hosto 1
Erromeroa
Perexila
Piperbeltza
Ardo zuria (edalontzi bat)
Olioa
Irina
Gatza







Untxia zatiturik gatzez ondu, limoia zukutu untxiaren gainean, erreserbatu.


Baratxuriak eta tipula zurituz, brunoissen zatitu. Tomatei azala kendu eta kubotan zatitu.










Lapiko zapal bat olioztatuz gero, untxian frijitu (irinez pasa dugula).Urrezturik, tipula gehituz 5 minutuz sukaldatu.








 Ondoren gatzez ondu, baratxuria eta ardoa gehitu ondoren erramua, erromeroa, perexila eta piperbeltza gehituz lapikoa estalirik dugula 30 minutuz egosi (edo multzoa egina arte). Lapikoan zerbitzatu.









CONEJO A LA NAVARRA: El conejo troceado, salar y exprimir el limón por encima, reservar. Cortar en brunoisse los ajos y la cebolla. Pelar los tomates y partir en cubo. En cazuela plana, freír hasta dorar el conejo (después de pasarlos por harina), añadir la cebolla y rehogar durante 5 minutos. Añadir sal, ajo, vino y las hiervas aromaticas (romero,tomillo, perejil y pimienta negra), tapando la cazuela para cocer durante 30 minutos o hasta que este tierno. Servir en la misma cazuela.

2013/12/07

BILDOTS GIBELA BIRRINEZTATUA TIPULAREKIN

4 Perts.

400gr Bildots gibel
Esnea
Gatza
Piperbeltza
Olioa
Ogi birrindua
Irina
Tipula 1
Arrautza 1





Gibela xerra meheatan, gatzaz ondurik esne hotzan 15 minutuz edukiko dugu.





Irinetik, arrautzetik (plater sakon batea arrautza, goilarakada bat ur eta olioa gaineratu, piperbeltza eta gatzez ondurik, multzoa irabiatu) eta ogi birrindutik pasaz, zartagin batean frijituko dugu.


Bitartean beste zartagin batean, tipula julianan zatitu olioarekin potxatu eta kolore horia hartzen duenean, Jerez lehorra gaineratu (beharrezkoa ez da, baina zapore hona ematen dio).









Plateratuta zerbitzatu.


HIGADO DE TERNERA EMPANADA CON CEBOLLA POCHADA: El higado finamente fileteado salar y dejar 15 minutos marinando en leche fría. Pasar por harina, huevo ( batir un huevo con una cucarada de agua, otra cucharada de aceite, sal y pimienta negra) y pan rayado y freír.
Mientrastanto en otra sarten pochar en aceite la cebolla cortada en juliana, cuando coja color, se le puede añadir un poco de Jerez seco (opcional, pero le va muy bien)
Emplatar para servir.