2014/02/16

INDIOILAR ERRULOA CURRY SALTSAN

4 Perts.
Indioilar bular 1 xerratan zatiturik
Tipula erdia
8 Urdaiazpeko xerra
8 York urdaiazpiko xerra
8 Gazta sandwich xerra
3 Baratxuri ale
Banana 1
Sagar 1
2 tomate
100 ml Esnagain
2 Koilaradatxo curry
Perrexila
Gatza
Oilioa
Ura


Errezeta honek bi zati ditu: lehendabizi erruloak prestatu behar ditugu.




Lehendabizi urdaiazpiko xerra ipini, honen gainean indioilar xerra erdia, gainean gazta eta azkenengoz york urdaiazpikoa.






Errulo bat egin eta hau ez askatzeko zotza erabili (multzoa zeharkatuz).





Hainbat errulo egin indioilar xerrak bukatu harte (gazta, urdaiazpiko eta york xerrak moztu behar dira indioilar xerratako tamainara egokitzeko).
Erruloak frijitu eta gorde.
Ondoren curry salda prestatu; olioztaturiko zartagi batean julianan zatituriko baratxuri eta tipula potxatu. Azaldatutako tomatea (laurdenetan zatiturik) eta curry a gaineratu, 3 minutuz sukaldatu ondoren , 300ml ur eta esnegaina gaineratuz 30 minutuz sukaldatu.













Bukatzeko sagarra eta banana zuriturik eta zatiturik gaineratuz 10 minutuz egosi.






Irabilgailutik pasa eta nahi adina ur gaineratu bilatzen dugun textura aurkitu arte.






Zerbitzatzeko, plater batean hiru errulo ipini (bat etzanda eta beste biak gainean) aldamenean curry salda ipiniz, gainetik perrexila hautseztatuz.