2014/04/09

LUPIA ERREA

6 Perts.

2 Lupia
Perexila
4 Baratxuri
Ogi birrindua
4 Patata
Ardo zuria
Ura
Gatza
Olioa
Limoia 1




Labea 150ºtan berotzen jarri. Patatak zuriturik, ur hotzetik pasa eta lehortuz, xaflatan zatitu (0.5 zmtako lodiera emanez). Labearentzako erretiluan patatak sakabanatu, gatzez ondu eta ura gehituz labera 40 minutuz.



Baratxuri aleak xaflatan zatitu eta perexila txiki-txiki eginda 3 goilarakada ogi birrinduarekin motrailu batean ongi nahastu.









Lupiak garbirik ditugula labearen erretiluan ipini, gatzez eta limoiaren zukuarekin ondurik motrailuaren multzoko nahasturarekin lupiak hautseztatuz labera sartu 220ºtan 20-25 minutuz , edo lupiak urreztatu arte.

















Lupiak labetik ateratzean ardo zuria gainetik isuri.












Plater batean patatak eta lupia zati bat jarrita zerbitzatu.



LUBINA AL HORNO: Precalentar el horno a 150º. Pelar las patatas y cortar a un grosor de 0.5cm. Colocar en bandeja de hornear con sal, aceite y agua. Hornear durante 40 min. Mientras tanto cortar el ajo y el perejil, añadir pan rayado y majar en mortero. La lubina limpia colocar en la bandeja del horno, añadir zumo de limón, sal y la majadilla del mortero. Hornear durante 20-25 min o hasta dorar. Al sacar añadir el vino blanco. Servir en plato con las patatas panadera y un lomo de la lubina.