2016/05/27

BABAK TXORIZO ETA URDAIAZPIKOAREKIN


Baratzera gustora joaten naiz, eta ez da baratzeko  lanak atsegin ditudalako, baizik eta, hartzen dugun hamaiketakoarengatik. Txistorra eta hirugiarra  dira, gehietean, aukeratuak eta ardo edo garagardoa edanda, eguna beste modu batez ikusten da. Hona hemen, egun hartan baratzetik ekarritako lekalea.


4 Perts.

1 Kgr Baba garbia (zorrorik gabe)
240gr Urdaiazpiko
2 Egosteko txorizo
1 Tipula
2 Baratxuri ale
1 Edalontzi ardo zuri
Irina
Condado de Almuza olioa






Lehendabizi zorroa erditik moztu, ireki eta babak atera. Denak katilu batean jarri  eta urarekin garbitu.












Baratxuri aleak eta tipula brunoise eran zatitu. Condado de Almuza olioarekin kazola bat olioztatu, tipula gehitu eta gatz pittin bat erantsiz multzoa potxatu.













Bi minutuetara baratxuria gehitu eta kolore horixka hartzen duenean txorizoa (1/2 zm -ko xaflatan) gaineratuz 3 minutuz sukaldatu. Hondoren aurdaiazpikoa gehitu (0.5zm tako karratuetan zatiturik), minutu batez sukaldatu eta sutik alderatuz koilarakada irin gaineratu.
Multzoa ongi irabiatu irina desagertu arte. Su motelean jarri, pittin bat sukaldatu eta ardo zuria gaineratuz multzoa irabiatuko dugu 2 minutuz.











Ura edo barazki  salda gehituko dugu (gutxi-gora behera babak estaltzeko asmoz), minutu batez sukaldatu eta babak gehitu, irakiten hasten denetik 20 minutuz egosi.
Platerrean zerbitzatu.










Habas con jamón y  chorizo:Sacar las habas de las vainas y lavar con agua. Cortar los ajos y la cebolla en brunoise. En cazuela añadir aceite Condado de Almuza, cuando coja temperatura añadir la cebolla y salar, a los dos minutos añadir el ajo y pochar el conjunto. En el momento que coja color amarillento añadir el chorizo en rodajas de 1/2cm cocinar durante 3 minutos y añadir el jamón en tacos de 1/2cm. Cocinar durante 1 minuto y añadir una cucharada de harina. Quitar del fuego y revolver hasta integrar la harina. Volver al fuego, y a temperatura baja revolver bien, cocinar durante 1 minuto y añadir un vaso de vino blanco. Revolver bien y cocinar durante dos minutos. Pasado el tiempo añadir agua o caldo de verduras (lo suficiente como para cubrir las habas), revolver y añadir las habas. Cocer durante 20 minutos. Servir en plato.