Askotan zerbak egosiak jan ditugu, gehienez baratxuri batzu frijitu eta ezer gutxiago. Zerbarekin egin dudan bigarren errezeta badu lantxo gehiago baina hauerrei gehiago gustuko izango dute.
4 Perts.
5 Zerbaren orri-mamia
6 Urdaiazpiko xerra
6 Gazta xerra
Hirina
2 Arrauzta
200gr Tomate birrindua
1 Tipula txiki
1 Baratxuri ale
Condado de Almuza olioa
Gatza
Zerbak garbirik ditugula, orria kendu (eta gorde beste errezeta baterako) eta mamiarekin geratuko gara. 6zm tako luzaran zatitu eta ileak kendu.
Kazola batean ureztatu (zerbak estaltzeko adina) eta gatzez ondu. Irakiten hasten denean zerbak gaineratu eta 12minutuz egosi. Segituan egositako uretatik atera (egosten ez jarraitzeko) eta gorde hoztu arte.
Zartagi batean Condado de Almuza olioa gehitu eta baratxuri aleak xafletan gaineratu. Dantzan hasten direnean tipula julianan gehitu eta gatz pittin bat, multzoa potxatu.
Kolore horixka hartzen duenean tomatea gehitu eta esne pittin bat. 10 minutus egosi. Puregailutik pasa eta gorde.
Zerba zati bat hartu eta bere gainean urdaiazpiko zati bat (bere tamainura zatitu) eta honen gainean gazta zatia jarri (hau ere bere tamainura zatitu), ondoren beste zerba bat jarriko dugu, ogitarteko bat eginik.
Irinetik pasa eta ondoren arrautza irabiatutik eta olioztaturiko zartagi batean frijitu urreztu arte.
Frijitu ondoren paper xurgatzaile baten gainea utziko dugu.
Plater batean tomatea jarri eta honen gainean 3 zerba betea ipìniz zerbitzatu.
Coger una peca y sobre esta un trozo de jamón y otro de queso (ambos deberán ser del tamaño de la penca, si son más grandes cortar), y sobre este último otro trozo de penca.