Halako errezeta bat ikuusi nuenetik irrikitan nengoen egiteko. Errezeta aunitz ikusi ondoren neurea pentsatua neuken baina denbora faltarengatik eta alabak egin nahi zutelako denbora dexente pasa zen egiteke. Azkenean egin genuen eta hona hemen pasoz-pauso.
4 Perts.
6 Arrautza
2 Piper berdeak
2 Patata
6 Indioilar urdaiazpiko xerra
6 Hirugiarra xerra
Condado de Almuza olioa
Gatza
Ardo zuria
Gurina
Patatak zuritu eta zm-tako lodiera duen makiletan zatitu. Ondoren Condado de Almuza olioarekin frijitu, gorde.
Piper berdeak garbirik ditugula 2zm tako laukietan zatitu. Zartagi batean frijitu eta erdi eginak daudenean ardo zuria (nahi adina) gehitu eta 5 minutuz egosi, azken minutuan hirugiarra gehitu 2 zm-tako zatitan, gorde.
Gurina erabiliz katiluaren barneko zati margotu. Katiluaren barnean indioilar xerrak jarri, hiru bakoitzeko, kontutan artuz honekin saski bat egin behar dugula.
Honen gainean patata frijituak jarri eta piper berde nahi adina eta arrautzak kraskatu.
Beroa 200 gradutan bero dugula arrautzak mamitu arte.
Labetik atera eta kontu handiz urdaiazpikoa katilutik ateraz, kabia platerrean zerbitzatu.