2014/01/16

INDIOILARRA LARANJA-ZIAPE SALTSAN, ETA ARROZA AZAFRAI USAINAREKIN

4 perts.

Indioiliar aizpuna 800gr
2 Tipula
Laranja marmelada mingotsa 250gr
2 Koilarakada Dijon ziapea
2 Koilarakadatxo azukre beltz
Edolontzi 1 ardo beltz
2 Laranja
Piperbeltza
Olioa
Gatza
Ezkaia
Arrozarentzako
Edalonzti bat Basmati arroza
Bi edalotzi terdi ur
Bi baratxuri ale
Azafrana




Indioilarra laukitan zatitu (ahoan sartzeko modukoa) eta oilioztaturiko lapiko batean urreztatu (ateratzean, gatzez eta piperbeltzaz ondu), gorde.



Lapiko berberean, tipula brunoissen zatiturik potxatu, ondoren laranjaren birrundura eta zukua, laranja marmelada, ziapea eta azukrea gehituz 5-8 minutuz sukaldatu.


 Ondoren indioilarra gehitu eta bere atzetik ardo beltza gaineratuz, 15-20 minutuz egosi (edo indioilarra biguina egon harte).











Bitartean baratxuriak xaflatan ebaki. Oilioztaturiko lapiko batean azafrana eta baratxuriak frijitu, `dantzan´ hasten direnean arroza gehitu, irabiatuz arroza olioa xurgatu harte. Ura eta gatza gehituz 12 minutuz egosi.











Plater batean indioilarra eta arroza jarriz, ezkaiaz hautseztatuz zerbitzatu.

2014/01/11

GUAKAMOLE

8 Perts.

Bi Ahuakate
Tipula fresko bat
Bi baratxuri
Tomate bat
Tabasco
Olioa
Lima bat
Gatza
Natxoak







Ahuakatea erditik zatitu eta hazia labanaren laguntzaz kendu.








Koilaratxo batekin ahuakatea azaletik bereiztu eta erretilu batean utziz, sardeska batekin birrindu.  Tomatea, baratxuriak eta tipula brunoisse eran zatiturik ahuakatearekin nahastu.




 Olioa, gatza eta tabaskoa nahi adina gehituz hozkailu batean sartu, zerbitzatu harte.
Natxoekin zerbitzatu eta jan daitezke.












GUACAMOLE: partir el ahuacate por la mitad y separarlo de la cáscara. En una bandeja aplastar con un tenedor y añadir ajo, tomate y la cebolla todo cortado en brunoisse. Añadir aceite, sal y tabasco al gusto. Meter al frigorífico hasta servir. Servir y comer acompañado de nachos.

2014/01/02

ESNE FRIJITUA XIXONA TURROIAREKIN

6 Perts.

Esne osoa 1L
95gr Maizena
100gr Azukre
Makila 1 kanela
2 Limoizko azal
2 Arrautza
150gr Xixona turroia
Film plastikoa
Irina
Olioa



Lapiko batean 3/4 esne ipini, kanela eta limoizko azalekin eta sutara. Irakitzan hasten den momentuan , sua itzali eta 30minutuz jalki.

Xixona turroia sardeska batekin zalpadu.





Denbora pasata, limoia eta kanela baztertu ondoren sua piztu. Gainerako esnea lapikora gehitu eta sutara. Turroia poliki-poliki gehituz joango gara, esnea berotzaen den bitartean










Irakiten hasten edean  maizena eta azukrea (azkeneko biak multzo bat eginik) gehitu eta irabiatu loditu harte.


Loditzean erretilu busti batera jaurtiko dugu zm bateko loditasuna emanez (azala leuna geratu behar da).

Film plastikoarekin estali eta hozkaulira.


 Frijitu aurretik, laukietan zatitu, arrautza-irinetan pasa eta frijiturik paper xurgatzaile baten gainean ipini.



Zerbitzatu aurretik azukre eta kanela birrindua gainetik jaurti.










LECHE FRITA CON TURRÓN DE JIJONA: En una cazuela añadir 3/4 de la leche dos o tres cáscaras de limón y una rama de canela. Acercar al fuego y al empezar a hervir, retirar  y reservar durante 30min. Mientras tanto aplastar el turrón con ayuda de un tenedor. Transcurrido el tiempo, retirar el limón y la canela y poner a fuego suave. Añadir el turrón poco a poco mientras removemos. Al empezar a ervir añadir el azúcar y la maicena de una vez y previamente removido. Remover hasta espesar. Verte sobre una bandeja untada en agua y dar 1cm de grosor. Con plástico film meter al frigorífico. Partir la leche en rectángulos, pasar por harina y huevo y freír. Antes de servir añadir azúcar y canela en polvo.