2013/10/08

LEKAK AMONAREN ERARA


6 Perts.
1kgr eta 1/2 leka
3 Patata
3 Tipula (ertainak)
3 Baratxuri
Koilarakada bat maizena -20gr-
Olioa
Erramu (2 hosto)

Lekak prestatzen dituzunean hariak kendu eta 4zm tako zatiak egin. Uretan garbitzen ditugularik, lapiko batean sartu, gatza  (kolilarakada bat litro bakoitzeko)eta erramua bota. Patatak eta tipula bat zuritu (honekin 4 zati egin beharko ditugu)eta lapikora sartu. Gero lapikoa sutan jarri.

Irakiten hasten denetik 10 edo 15 min. edukiko dugu. Multzoa egosia dagoenean gorde.

Lapiko baxu bar artu,olioztatu ondoren sutara. Geratzen diren tipulak eta baratxuriak txikitu ondoren multzoa erregosi.






Kolorea aldatzean, leketan egositako saltsa hartu eta lapikora (4 burruntzali erabili ditut).







Sua igo eta irakiten hasten denean, maizena irauli (koilarakada maizena ur hotz  edalontzi batean nahastua izango dugu) eta multzoa nahasi beharko dugu, saltsa loditu harte.




Lekak eranstean, sua  gutxienera jaitsi eta multzoa berotu harte, lapikoa estali.Lapikoan bertan zerbitzatu.