Bildots izterra 1kgr
Olioa
4 Baratxuri
30gr Ogia
4 piper iharra
200gr Tipula
1/4kgr Tomate
1/2dl Jerez
Erramua,Ezkaia
Perexila, Erromeroa
50 Almendra txigortua
Gatza
Azafraia
Bildotsa zaturik dagoela gatza eman. Zartagi batean 1dl olioa gehitu eta baratxuri osoak frijitu.
Urreztuak daudenean aldendu eta olio berberan ogi xaflak frijitu, aldendu eta bildots zatiak sueztitu, egiten diren einean estalita daukagun lapiko batean sartuz (lapiko honetan jereza edukiko dugu).
Bukatzean olio honetan tipula txikitua potxatu, ondoren tomatea azalik eta hazi gabe gehitu, 1dl ur eta erramua, ezkaia, perexila eta erromeroa lore sorta bat bezala ipiniz erantsi. 5 Minutuz multzoa egosi eta bildotsaren lapikora gehitu.
Lapikoa estalita dugula motel egosi ordu batez.
Zartagian 1/2dl oilioa erantsi eta beroa dagoenean, piperrak frijitu (lehendik uretan busti, zapi batekin lehortu eta motrailu batean birrindu baratxuri eta ogiarekin batera. Almendrak eta azafraia gehitu eta birrindu, pasta fina bat bezala geratu behar da. Bildotsari gehitu eta irakinaldi bat eman. Saltsa ez da lodia geratu behar.
Lapikoan zerbitzatu daiteke.
Se puede servir en cazuela.