2 Oilasko bular
2 Piper berdea
2 Baratxuri ale
3 Kaiena
150gr Tomate birrindua
600gr Tomate zuritua eta hazirik gabe
200ml Ardo zuri
Tabasko kolpe batzu
Piperbeltz
Gatza
Olioa (Arroniz motakoa bada, obe)
Bularrak xerra loditan moztu, olioztaturiko zartagi batean frijitu urreztu harte, gorde.
Baratxuriak xerratan eta kaienak , lehengo zartagi bera erabiliz (olio pittin bat gehitu behar baduzu), frijitu eta baratxuriak 'dantzan' hasten direnean piperrak laukitan zatiturik gehitu.
Piperrak eginak daudenean tomate naturala laukitan zatiturik gehitu. Pare bat minututara ardo zuria gehitu eta 10 minutuz egosi (alkohola lurrundu harte), momentu honetan tomate birrindua gaineratu eta tabasko kolpeak (nahi adina). Bost minutz egosi eta bularrak gaineratuz bost minutuz gehiagoz egosi.
Platerrean zerbitzatu.
Servir en plato.