2016/07/18

ZEZENA ARDO BELTZERA


Pasa den urtean zezena egin gabe geratu nintzen. San Ferminak direla eta, harategietan erraz aurkitzen da bainan denbora pasata oso zaila suertatzen da. Aurten garaiz ibili naizenez hona hemen errezeta.



6 Perts. (2.5h)
900gr Zezen haragia
2 Tipula
300gr Perretxiko
3 Baratxuri ale
2 Erramu hosto
1 Kanela zotz
250ml Ardo beltza
700ml Haragi salda
45gr Irin
1 Tomatea
5 Azenarioa
Piperbeltza
4 Patata
Condado de Almuza olioa
Gatza






Garbitu, zuritu eta moztu barazkiak zati haundietan.










Zezen haragiari kartilagoa kendu eta 4x4zm tako zatitan moztu.














Barazkiak, haragia gatzez ondurik , piperbeltza, ardoa eta haragi salda katilu batean ongi  nahastu eta hozkailuan 8 orduz beratu.
















Denbora pasata, txino baten laguntzaz, salda, barazkiak eta haragia bereizi.













Haragia irinetik pasa eta Condado de Almuza olioarekin olioztaturiko zartagi batean urreztu, gorde.













Zartagiko olioa kazola garai eta zabal batera jaurti. Barazkiak gehitu eta 10 minutuz sukaldatu.












Haragia, salda, kanela eta erramua gehitu eta ordu batez egosi edo haragia biguna egon arte.












Haragia egina dagoenean, kanela, erramua eta haragia ateraz, irabilgailu elektriakorekin multzoa txikitu.














Haragia eta patatak txatxamur zatiturik gehitu, eta 20 minutuz egosi (edo patatak eginak egon arte).








Platerrean zerbitzatu.


Toro al vino tinto: Limpiar, pelar y cortar todas las verduras en juliana de forma grosera (en trozos grandes), cortar la carne del toro en cubos de 4x4 (quitando la ternilla). Mezclar el toro con las verduras, salar, añadir vino tinto, caldo de carne y  granos de pimienta negra, macerar durante 8h en la nevera. Pasado el tiempo y con la ayuda de un chino, separar el caldo, las verduras y la carne. Enharinar la carne y freír en sartén  con aceite Condado de Almuza hasta dorar, reservar. El aceite utilizado para freír pasarlo a perola alta y ancha, poner a fuego suave y añadir las verduras y rehogar durante 10 min. Pasado el tiempo añadir la carne, canela, laurel y el caldo. Poner el conjunto en un hervor  suave, y cocer durante 1h o hasta que la carne esté blanda. Sacar la carne, laurel y canela y triturar las verduras con la batidora (después pasarlo por el chino si se quiere más fino), añadir la carne y las patatas, peladas y cortadas a pellizco, cocer durante 20 min o hasta que la patata esté cocida. Servir en plato.