2020/04/26

OILASKOA SCHEZWAN SALDAN

Schewan saldarekin egin daitekeen plater goxo-goxoa.





4 Perts.

500gr edo bi oilasko bular
14 Baratxuri ale
4 Koilara Gari irina
4 Koilara Arto irina
4 Koilara Schezwan salda
2 Koilaratxo Tabaskoa
2 Koilaratxo Ketchup
4 Koilara Soja salda
2 Koilara Ozpin zuria
Olioa
Piper beltza
2 Koilaratxo Piperrautsa
Gatza
2 Arrautza








Oilasko bularrak zatitu 3x3zm tako kuboetan.










Ondoren piperrautsa eta sojaren erdia, gatza eta irin guztiak gehitu, ongi nahastu.










Behin ongi nahasturik dugula, arrautzak gaineratu eta berriro nahastu.









Zartagin batean nahi olioa gehitu eta oilasko zatiak frijitu, gorde.












Beste zartagin batean, olioa gehitu eta behin bero dagoela baratxuri aleak txikituta gaineratu.









Dantzan hasten direnean geratzen den piperrautsa, soja salda, ozpina, ketchup, tabaskoa eta schezwan salda (hemen aurkituko duzue nola egin) gehitu, multzoa irabiatu eta 2-3 minutuz sukaldatu.











Edalontzi bat ur hotzez bete eta arto irin koilaratxo bat disolbatu. Zartagin multzoari gehitu eta 4 minutuz sukaldatu.










Denbora pasata, oilasko zatiak gehitu eta berotu.









Platerean zerbitzatu.