4
Perts.
Aurreko
eguneko ogia
1L esne
osoa
250gr
Krema pastela
3
Arrautza (L tamaina)
Olioa
1
Limoia
1 Kanela
adarra
Lehendabizi
esnea berotu, esnea katilu batera gehitu, sutan jarri eta
irakiten hasten denean sutik aldendu.
Limoiari
azala kendu (kontuz alde zuriarekin, mingotsa bai da). Esnea dugun
katiluari, limoia eta kanela gehitu, gainean plater bat jarri eta 20
minutuz gorde, horrela esnea insufionatuko dugu.
Ogia
3zm tako zatiak egin. Ogi zati bakoitzari erditik moztu, liburu baten antzera geratu behar da.
Pastela
krema ogi zatiaren erdian jarri.
Esne
infusionatua erretilu batera gehitu iraztontzi baten laguntzaz
osagaiak kenduz.
Ogi
beteak erretilu honetan jarri, eta behiz esnea xurgatzen duenean bira
eman.
Arrautzak
kaskatu eta plater batean irabiatu, esne pittin bat gehitu eta ogi
zatiak arrautzetik pasa.
Zartagin
batean nahiko olioa gehitu eta sutan jarri, behin ogia arrautzaz
ongi bustia dagoenean frijitu urreztu arte.
Behi
frijitzen dugunean paper xurgatzaile batean utzi. Denak frijituta
ditugunean, papera kendu eta zerbitzatu.