2014/02/02

ARROZA BELTZ MELENGA TXIPIROIEKIN

4 Perts.

400gr Arroza (bonba motakoa)
300gr Txipirioiak
3 Tomate
Tipula 2
Olioa
Gatza
Txibia tinta

Fumet egiteko:
Azenario 1
Tipula 1
Arrain Hezurrak






Arrain hezurrak, azenarioa (azaldatuta) eta tipula (zuriturik eta bi zatitan) 3L ur lapiko batera gaineratu, gatzez ondu (koilarakada bat litro bakoitzeko),eta  30 minutuz egosi, bitsa ateraz. Multzoa iragaziz, su motelean eduki.






Txipiroiak garbitu eta xafletan zatitu.




Beste tipula brunoisen zatituz, lapiko zapal batean potxatu. Tomatea, azaldaturik eta kubotan zatiturik gehitu, eta tomateen salda lurruntzen denean txiproiak gehituz sukaldatu, azken hauek bigun egon harte (20-25 minutu).



 Txibia tinta gehitu.






Arroza gaineratu eta multzoa irabiatu, arrozak salda xurgatu harte.


Salda (gogoratu bero egon behar dela, bestela arrozaren egosketa geldiaraziko dugu) gehitzen joango gara ,apurka apurka, multzoa lehorra geratzen denean eta beti irabiatuz.


Arroza bere puntuan dagoenean (20-30 minitu), sutik aldendu eta 5 minutuz multzoa  jalki.











Lapikoan zerbitzatu.


Iradokizuna: Arrozari 5 minutu gelditzen direnean labean sar dezakezu (hau bero edukita, 160ºtan), arroza obe egingo zaiugu eta gohiko aldea erreta aterako da, valentzianoz socarrat deitzen dena.