2014/01/22

HIRUGIHARRA ETA TXISTORRAKO RISOTTOA

4 Perts.
2 Piper berdea
4 Arrautza
250gr Txistorra
3 Hirugiharra xafla (nahiko lodiak)
150gr Gurin
Tipula 1
Haragi salda 1L
Gatza
Olioa
150gr Ardi gazta
400gr Bonba arroza
3 Baratxuri







Tipula eta baratxuriak brunoissen zatiturik, olioztaturiko lapiko zapal batean potxatu. Segituan piper berdea gaineratu (xafletan zatiturik).






Multzoa egina dagoenean, arroza gehitu, irabiatuz joango gara salda guztia xurgatu harte, momentu honetan, haragi salda bero dugula, burruntzali pare bat gehituz irabiatuz joango gara eta arroza salda xurgatzen doan heinean salda gehiago gehitu, arroza bere puntuan egon harte.




 Bitartean hirugiharra eta txistorra (biak xaflatan zatiturik) zartagi batean egingo ditugu eta arrozari 5 minutu geratzen zaizkionean gehituko dugu.





Arroza egina dagoenean sutik alderatu, gazta (marraturik) eta gurina (laukitan zatiturik) gainetatuz multzoa irabiatuz (gazta eta gurina desagertu harte) 5-10 minutuz jalki.











Arrautza zartagin batean egin.
Plater batean risottoa eta gainean arrautza frijitua dugula zerbitzatu.