2014/01/16

INDIOILARRA LARANJA-ZIAPE SALTSAN, ETA ARROZA AZAFRAI USAINAREKIN

4 perts.

Indioiliar aizpuna 800gr
2 Tipula
Laranja marmelada mingotsa 250gr
2 Koilarakada Dijon ziapea
2 Koilarakadatxo azukre beltz
Edolontzi 1 ardo beltz
2 Laranja
Piperbeltza
Olioa
Gatza
Ezkaia
Arrozarentzako
Edalonzti bat Basmati arroza
Bi edalotzi terdi ur
Bi baratxuri ale
Azafrana




Indioilarra laukitan zatitu (ahoan sartzeko modukoa) eta oilioztaturiko lapiko batean urreztatu (ateratzean, gatzez eta piperbeltzaz ondu), gorde.



Lapiko berberean, tipula brunoissen zatiturik potxatu, ondoren laranjaren birrundura eta zukua, laranja marmelada, ziapea eta azukrea gehituz 5-8 minutuz sukaldatu.


 Ondoren indioilarra gehitu eta bere atzetik ardo beltza gaineratuz, 15-20 minutuz egosi (edo indioilarra biguina egon harte).











Bitartean baratxuriak xaflatan ebaki. Oilioztaturiko lapiko batean azafrana eta baratxuriak frijitu, `dantzan´ hasten direnean arroza gehitu, irabiatuz arroza olioa xurgatu harte. Ura eta gatza gehituz 12 minutuz egosi.











Plater batean indioilarra eta arroza jarriz, ezkaiaz hautseztatuz zerbitzatu.