2016/05/03

ARROZA ZARAKARRAREKIN


Orain dela gutxi lehengusuen bazkaria izan genuen eta koinata eta nik arroza maite dugunez ezinn zen beste platerik egin. Oraindik ez nuen familiarekin labean arrozik egin eta, arroza goxo eta hemen gutxi ikusitakoa bat nahi nuen, hona hemen errezeta.

8 Perts.

1 Untxia zatitan
1 Oilasko zatitan eta larrurik gabe
1kgr Estebete ( odolki 1 , txistorra 1 eta 6 saltxitxak )
4 Tomate heldu
Azafraia
Condado de Almuza olioa
2L Olilasco salda
Gatza
Piperrauts gozoa
Piperbeltza
12 Arrautza
3/4kgr Arroza




Kazola zapal batean Condado de Almuza olioa gahituz estebeteak (txistorra eta saltxitxak 4 zm-tzko luzaran eta odolkia 2zm-tako lodieran moztu) frijituko ditugu, ondoren gorde.










Kazola berean oilasko eta untxi zatiei piperbeltzez eta gatzez ondu eta  frijitu urreztu arte, kazaolatik atera eta gorde.






Ondoren  tomatea hazirik eta azalik gabe gehitu, sukaldatu ura xurgatu baino lehen piperrauts gozo koilaratxo bat gehitu, minutu batez sukaldatu.











Momentu honeta arroza gehitu eta pare bat minutuz frijitu eta salda bero dugularik gehitu (arroza neurri bakoitzetik 3 neurri salda).
Azafraia gaineratu.











Gordeta ditugun oilasko, untxi eta estebeteak kazola guztiatik sakabanatu eta labea 200º gradutan dugula 10 minutuz eduki.











Bol batean arrautzak kaskatu eta ongi irabiatu.
Kazola labetik atera eta arrautzak gainetik isuriz, labera beste 10 minutuz sartuko dugu, arrautzak urreztu edo zarakarra moduan egon arte.











 Kazola berean zerbitzatu.




ARROZ CON COSTRA: En cazuela plana añadir aceite Condado de Almuza y freír el embutido (la chistorra y las salchichas en trozos de 4cm y la morcilla a grosor de 2cm), reservar. En la misma cazuela freír los trozos de conejo y pollo (salpimentados) hasta dorar. Reservar. Añadir el tomate sin pepitas ni piel y el pimentón, cuando se quede sin caldo añadir el arroz remover e incorporar el caldo (3 partes de caldo por cada una de arroz), remover y añadir los trozos de pollo, conejo y embutido. Con el horno precalentado a 200º hornear durante 10 min. Batir los huevos en un bol y añadir a la cazuela una vez pasado el tiempo, volver a hornar durante 10 minutos. Servir en la misma cazuela.