4 Perts. 4 Olio hanka (kgr 1)
2 Azenario
Piper berde 1
Tipula 1
Arroza (6 kikara)
Olioa
Gatza
Fumet egiteko
Tipula
Azenario 1
Oilasko hezurrak
Bildotsaren bizkarrezurra
Ura (3L)
Erramua
Bitartean beste lapiko batean oilasko zatiak (harakinak zatitzen badu, askoz hobe) frijitu urreztatu harte eta ondoren gorde.
Oilaskoa frijitua dagoenean, lapiko berberan tipula txikitua eta piper berdea (garbiturik, enborrik eta hazik gabe) laukitan zatiturik dugula gehitu. Ondoren azenario zuriturik dugula xaflatan gehitu.
Gatza bota eta potxatua dugunean arroza gehitu. Arroza gehitzean, barazkiek atera duten salda xurgatuko du, bitartean irabiatzen egongo gara .
Saldarik gabe geratzen garenean, fumeta gehituko dugu (arrozaren bikoitza gehi bat) eta irabiatuz joango gara, momentu honetan oilaskoa gehituko dugu.
15 edo 20 minutuz irakiten edukiko dugu (arroza behar de puntuan egoan arte) eta behar baldin baduzu gatza edo fumeta gehitu.
Lapikoan zerbitzatu dezakezu.

