Zm bateko ogi xerra
Olioa
Marmeladarentzako:
600gr Piper berdea
250gr Azukrea
50ml Ura
50ml Pedro Ximenez (edo ardo goxoa)
25ml Olioa
Gatza koilarakada bat
Piperrei enborra eta haziak kendu ondoren laukitan zatitu.
Lapiko batean piperrak, azukrea, ura, ardoa, olioa eta gatza batera bota. Su motelean (0 eta 10 bitartekoan 4 zenbakian) 45 min. egosi.
Irabilgailu eta pure gailutik pasa.
Ogia zm bateko zerratan zatitu. Zartagi batean urreztatu ondoren zapi xurgatzaile baten gainean ezarri.
Zerbitzatzeko ogiaren gainean marmelada jarri eta urdaiazpikoa bela moduan ipini zotzaren laguntzarekin.
2 Marmelada potea atera zaizkit. Normalean bat poteatzen dut, horrela ez naiz beti sukaldean ari behar.