2013/11/03

OILASKOA ARROZAREKIN (NIRE ERARA)

4  Perts.
4 Olio hanka (kgr 1)
2 Azenario
Piper berde 1
Tipula 1
Arroza (6 kikara)
Olioa
Gatza

Fumet egiteko
Tipula
Azenario 1
Oilasko hezurrak
Bildotsaren bizkarrezurra
Ura (3L)
Erramua







Fumet (edo salda) egiteko, lapikoan 3L ur bete eta tipula zuritua bi zatitan ebakia, azenarioa, oilasko eta bildotsa hezurrak, erramua eta gatza (koilarakada bat litro bakoitzeko) gehituz egosi 45-50 min. bitsa ateraz.








Bitartean beste lapiko batean oilasko zatiak (harakinak zatitzen badu, askoz hobe) frijitu urreztatu harte eta ondoren gorde.









Oilaskoa frijitua dagoenean, lapiko berberan tipula txikitua eta piper berdea (garbiturik, enborrik eta hazik gabe) laukitan zatiturik dugula gehitu. Ondoren azenario zuriturik dugula xaflatan gehitu.





Gatza bota eta potxatua dugunean arroza gehitu. Arroza gehitzean, barazkiek atera duten salda xurgatuko du, bitartean irabiatzen egongo gara .






 Saldarik gabe geratzen garenean, fumeta gehituko dugu (arrozaren bikoitza gehi bat) eta irabiatuz joango gara, momentu honetan oilaskoa gehituko dugu.






 15 edo 20 minutuz irakiten edukiko dugu (arroza behar de puntuan egoan arte) eta behar baldin baduzu gatza edo fumeta gehitu.
Lapikoan zerbitzatu dezakezu.





ARROZ CON POLLO (A MI MANERA): Para hacer el fumet, en una cazuela poner 3L de agua poner la cebolla pelada y partida por la mitad, zanahoria, los huesos del pollo y cordero, laurel y sal (una cucharada por litro de agua). Cocer durante 45-50 minutos e ir espumando.Mientrastanto freír el pollo hasta dorar y reservar, y en la misma cazuela pochar la cebolla y el pimiento verde , más tarde añadir la zanahoria cortada a rodajas. Cuando el grupo este blando añadir el arroz y esperar a que chupe el agua de la cocción. Cuando este el conjunto seco añadir el fumet (el doble de arroz más uno) y el pollo frito. Lo tendremos cociendo durante 15-20 minutos o hasta que el arroz esté en su punto. Se puede servir en cazuela.